Quantcast
Channel: Peru Zarate – ZUZEU
Viewing all 109 articles
Browse latest View live

Lanetik ospa goiz egiteko “birusa”

$
0
0

Bulegoa uzteko ordua heldu zain ordulariari etengabe begira? Hona zure irtenbidea. Ordenagailua “izorratu” eta ospa egiteko modua. “Langile hobeak izango gara lanaren eta bizitzaren arteko oreka lortzen badugu”. Ideia horrekin sortu dute zure ordenagailua auto-suntsitzeko (itxuraz soilik) webgunea: Happy Hour Virus. Akats informatikoaren aitzakian minutu batzuk aurreratu dezakezu laneko irteera.Main

TDA Boulder publizitate agentziaren ideia izan da. Haien lanerako filosofiarekin bat egiten duela diote: “Gaur egungo kultura korporatiboan ez da erraza bizitzaren eta lanaren arteko oreka izatea. Mesedez, erabili Happy Hour Virus lanetik goiz irten eta lagun, adiskide edo familiaren konpainiaz gozatzeko“. Mezu zoriontsu honekin aurkeztu dute birusa, edo, egiari zor, pantailan itxurazko errorea ematen duen helbidea. Akats faltsua erabiltzeko instrukzioak ere eman dituzte  happyhourvirus.com-en.

1. Lanetik bazoazela esan lagunei, Twitter eta Facebook bidez.

2. Aukeratu ordenagailua “apurtzeko” pantaila.

3. Etsituarenak egin. Eraikinetik ospa.

Aukeran dituzu Kernel akatsa, pantaila urdina edo monitorearen txikizioa. Hirurak dira faltsu-faltsuak, eta Esc. botoia sakatzearekin bertan behera gelditzen dira. Beraz, ez otu ere inori sagua edo teklatua uzterik. Barrabaskeria hau egiteko aukera jarri dute sarean, baina egileen mezuak argi uzten du garrantzitsuena bizitza sozialaren beharraren kontzientzia izatea dela: “Ziur gaude biharamuneko zure produktibitatea arriskuan jarri dezakeela, baina zure hobebeharrez arriskua hartzera gonbidatzen zaitugu“.

Aitzakia informatikorik edo aitzakia gabe, eman lanetik kanpoko munduari merezi duen garrantzia. Asteburu Off!!
akatsak

 


Musika izarren argazkiak hil aurretik… eta 2013an

$
0
0

Rock&Roll-ak eta XX. mendeko musika arrakastek dozenaka mito sortu zituzten. Goizegi hil ziren idolo gehiegi, alegia. Zein itxura lukete gaur egun? 

Ariketa apur bat krudel hau burutu dute SachsMedia Group-eko kideek. Hamabi musika izar aukeratu dituzte, eta argazki zaharretatik abiatuta gaur egun luketen itxura irudikatu dute. Kurt Cobain, Dennis Wilson, Karen Carpenter, Bob Marley, John Lennon, Keith Moon, Elvis Presley, ‘Mama’ Cass Elliot, Bobby Darin, Jim Morrison, Janis Joplin eta Jimi Hendrix. Horiek guztiak 1970-1994 epean hil ziren, denak ere 43 urte baino gutxiago zituztela. Rock Heaven (Rockaren Zerua) deitu diote artista lan honi.

ZuZeurako parez pare jarri ditut artista horietako batzuk bizirik zireneko argazkiak eta simulazioak:

marley bob

Bob Marleyk 68 urte (1945-1981…2013)

hendrix jimmy

Jimmy Hendrixek 71 urte (1942-1970…2013)

joplin janis

Janis Joplinek 70 urte (1943-1970…2013)

presley elvis

Elvis Presleyk 78 urte (1935-1977…2013)lennon john

John Lennonek 73 urte (1940-1980…2013)

 

iDiot 5 kalean da. Erosiko duzu, ezta?

$
0
0

idiot“Iragarkiek auto eta jantzien atzetik gaituzte, gorroto ditugun lanetan gabiltza behar ez dugun kaka erosteko”. Fight Club filmeko Tyler Durden (Brad Pitt) pertsonaiaren aipu hau nabarmen ezaguna egin da kontsumismo geldiezinaren garaiotan. WhatsApp aplikazio ospetsuak esaldi hau erabiltzen du publizitaterik ez txertatzeko argudiotzat.

Sarreratxo hori iDiots film laburra erakusteko aitzakia da. Vimeo bideo plataformako boom handia da, duela aste bete igo zutenetik. Zaharkitzapen interesatu edo programatuaren kritika bat da. Benetako errobot japoniarrak erabili dituzte filma ekoizteko. Big Lazy Robot taldeak egin du bideoa publizitatearen menpekotasuna salatuz: Yes, our happiness is based on things we don’t need and governed by entities we don’t control, so what? Sit down and turn on the tv! 

Kontsumoaren ziklo infinitua erakusten du filmak, berdin egiten baita hasi eta bukatu. iPhone produktuaren parodia den iDiot telefonoa da istorioaren zentroa. Horri esker dira zoriontsu errobotak. Gaur egun gizakion zoriontasun erreakzio bitxiak eta moda absurduak azaleratzen ditu. Animazio efektuak eta soinuak luxuzkoak dira (Keloid izenekoa ere ikusgarria da).

BLRko lagunek Vimeon bideoaren azalpena mezuari garrantzia kentzen amaitu dute: Don’t take the message too seriously. This is a promo video we’ve done to laugh at ourselves. We all have an i-diot inside, and it’s so fun! Ez da harritzekoa mezua baretu nahi izatea. Haiek baitira adibidez Audi A4 autoaren iragarkia egin dutenak.

IDIOTS from BLR_VFX on Vimeo.

Donostiako Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi’ izena jartzearen alde

$
0
0

txi donAlderdi Ederreko Liburutegi Nagusiak izen berria izan dezake laster. Jose Luis Alvarez Enparantza-ri omenez Txillardegi‘ izena jartzeko sinadura bilketa abiatu da Change.org-en. Udalbatzak hartu beharko du erabakia.

Euskararen berpizkundeari eta euskalgintzari ‘Txillardegi’ donostiarrak egin zion ekarpen itzelaren omenez egin nahi dute izen aldaketa. “Liburutegiari bere izena jartzea, donostiarron esker ona adierazteko modu ezin hobea dela uste dugu”, idatzi du eskaeraren egileak, Leire Etxeberriak. 200 sinadura lortu bezain laster Donostiako udalbatzari luzatuko diote eskaera, aintzat har dezaten. Udaletxeko eraikinean bertan dago Liburutegi Nagusia.

Sautrela saioan ‘Txillardegiri’ buruz egindako saio berezia gehitu dute eskaerarekin batera. Momentuz 150 lagunek egin dute proposamenaren alde, tartean hainbat eta hainbat idazlek, Koldo Izagirrek, Harkaitz Canok edo Hasier Etxeberriak, kasu.

Donostiako Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi’ izena jartzeko eskaera.

SAUTRELA BEREZIA – TXILLARDEGI from sautrela on Vimeo.

 

Etxepareren 1545eko hitzaurrea rap bihurtu du Imanol Epeldek

$
0
0

1545ean Bernart Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburuaren hitzaurrea rap abesti bihurtu du Imanol Epeldek. Etxepare Rap izendatu du proiektua.

Hitzaurrea eta letra:

Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita, eta baita, zienzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage, eta berze nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteiela lengoaje hartan, nola berze orok baitute eskribatzen berian.

Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu, inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra. inprimiturik heuskara, orano izan eztena, eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, berzek bezala, duten bere lengoajian eskribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia, eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligatu giren guziak Jeinkoari othoiz egitera, dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia. Amen.

Ikusi nola ezabatu duten Jang Song-thaek dokumental batetik

$
0
0

Ipar Korea “munduko herrialde itxiena” izateko informazio ugari heltzen da mendebaldera. Azken eskandalua: Kim Jong-Un “lider maitatuaren” osaba eta goi kargua bota dute “bizitza gaiztoa” eramatearren. Telebistako dokumental baten errepikapenean betiko desagerrarazi dute Jang Song-thaek.

Hego Koreako zerbitzu sekretuek joan zen astean zabaldu zuten albistea: Jang Song-thaek kargutik bota dute. Eta horrela izan da. KNCA Ipar Koreako berri agentziak baieztatu du informazioa. “Erregimenaren bigarren izena” zenari ustelkeria, apustu jolasak, droga kontsumoa, emakume askorekin aritzea, ekonomiaren kudeaketa txarra eta alderdiaren barruan sektore propio bat sortzea leporatu diote (El Paisen). Halako maltzurrik, ezta Valentzian ere!

Ezezagunak diren arrazoiak medio, lider goraipatua zena gaizkile bihurtu da goizetik gauera. Gizonaren atxiloketa gainontzeko alderdikideekin bilduta zegoenean gertatu da. KCTV kateak horren irudiak zabaldu ditu.

Tamainako albiste gatazkatsua kudeatzeko martxan jarri da jutxe estatuko propaganda aparatua. Hartara, Jang Song-thaek-en aurpegia desagertzen hasi da. The Guardianek jasotako irudiek erakusten dutenez, Song-thaek-en arrastorik ez dago Kim Jong-Un protagonista den dokumental batean. Ikus-entzunezkoa atxiloketaren aurretik emititu zen, baina errepikapena ere eman zuten. Azken bertsio honetan ez da Song-Thaek-en irudirik ageri. Abilak dira mozketa eta itsasketa prozesuetan.

01485a00-abf9-4919-8366-f5ea8031e016-620x376 baf424ce-38c8-4917-b2c1-7fab9fd42228-620x371

Desagertzearen adibide bat.a5ab1814-b06b-4022-9305-86b86b3f9c8f-620x372


fbe34b42-4260-45a8-9a2f-5f57b4bf7cbc-620x372

Crop teknikaren adibidea.

1984 eleberriko propagandari atxikita segitzen du Ipar Koreak, XX. mendeko zentsuran oraindik ere. Urruti samar gelditzen zaizkiee estatu aberatsenen sistema konplexuagoak. Ez da irudien-jolasean harrapatzen duten lehenbiziko aldia.

Emaiozu muturrekoa Francori!

$
0
0

Franco punchingPatxi zaharrak ohetik infernurako bidea hartu zuenetik nahikoa euri egin du. Egundoko samin arrastoa utzita joan zen. Horren mendeku artistikoa Eugenio Merinok prestatu du: Punching Franco du izena, eta artistari salaketa bat irabazteko balio izan dio.

punching-1


Fundación Francisco Franco eta Eugenio Merinoren arteko bigarren Round-a hasiko da laster, El Paisek jaso duenez. Lehenbizikoan Merinori eman zion arrazoia epaileak. Orduko hartan Always Franco lelopean diktadorea Coca-Cola hozgailuan sartu zuen, 2012ko ARCOn. Hautsak harrotu zituen, eta erakusketan agertu ziren Francoren oinordekoak kamera digitalarekin obrari argazkiak atera eta epaileari erakusteko. Adierazpen askatasunak irabazi zuen.

Bigarren itzulian “ohore eskubidea” hartu du fundazio frankistak, eta arte lan berria jomugan. Hain zuzen ere, lehenbiziko garaipen judizial horren haritik Merinok Vallecas-en uztailean “Artista Antifaxistak” adiskideekin egindako ospakizunean aurkeztutako obra: Punching Franco. Diktadorearen aurpegiaren gomazko irudikapen zehatza egin zuen horretarako Merinok. Franco agurea hartu zuen ispilu. Carrera betaurreko beltzek iragan loriatsuko agure hilkorra ezkutatzen zutenekoa. Ilez ile ere osatu zion kaskoa eta bigotea. Burua zutoin elastiko batean jartzea nahikoa izan du gomazko aurpegia (ezpaineko ubeldura eta guzti) toki konprometitu askoan jartzeko. Ez dakigu benetako ukalbilkada asko jaso zituen ala arte lanekin izaten den zentzugabeko ezin ukitu hori errespetatu zen. Ez zuen hainbesteko zalaparta sortu George W. Bush boxeo zaku bihurtu izanak.

Asko dira Eugenio Merinok nazioarteko agintariei egindako satirak. Hemen ikus ditzakezu bere lanak. Franco Fundazioak ez ezik, Israelek ere kristorenak eta bi esan zizkion beste obra bategatik. Nor izango ote da hurrengo biktima?

Nork ekartzen ditu gabonetako opariak Europan?

$
0
0

olentzero

 

Gabonen aurreko sukarretan gaude, kaleak argiz beteta, familiak tradizioaren legez elkartzekotan eta opari batzuk ere jasotzeko itxaropenez. Geuk badugu oparigile partikularra: Olentzero ikazkina. Baina, nor da geure mugetatik at ardura hori dagokion pertsonaia?

One-Europe webguneak sortu duen mapak erakusten du herri bakoitzaren usadioan nor den oparigilea. Hurbil dauzkagunen artean Errege Magoak daude (Espainian), Père Noël (Frantzian) eta Tió de Nadal (Herrialde Katalanetan). Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, arraro askoak guztiak atzerritarrentzako. Esaterako, Katalunian makil batekin kolpatzen dute enbor puska bat gero kaka egin dezan, hain zuzen ere, opariak eman ditzan.

opariak

Mapak zuzen dioen bezala, Olentzerok “Time of good ones” edo onen aroa esan nahi du, etimologia aztertu dutenen arabera. Ikazkina menditik behera dator berri ona ematera, pipa hortzetan duela eta eskuan botila ardoan. Ez al da gero geure Olentzeroren istorioa xelebre askoa?

Europan gabon opariak ekartzen dituztenen izenak ez ezik jatorriak eta tradizioak jakin nahi badituzu Wikipedian osatu dute zerrenda.


5 jolas sakelekoarekin denbora-pasa ibiltzeko

$
0
0

Opari egunak pasata askok telefono adimendun berria izango duzue patrikan. Autobusean edo komunean jesarri zarela, denborapasa ibiltzeko tresna ezin hobeak ere badira sakelekoak. Jarraian dauzkazu behin hasita ezin eten daitezkeen doako bost jolas. Dibertigarriak izanagatik, hobe lukete engantxatzeko arriskuari buruzko oharra balute. Baduzu beste proposamenik?

1. Apalabrados

Scrabble mahai jolasean ibilitakoei ezagun egingo zaizue. Letraz letra hitzak osatzea da jolas honen oinarria. Puntuazioa biderkatzen duten laukitxoetan letra puntuagarrienak jartzea da irabazteko gakoa. Lagunen aurka online jolastea da jokoaren bertute handiena. Euskarazko bertsioa dauka. Deskargatu hemen: iOsAndroid - WPapal

2. Angry Birds Star Wars II

Tiragomarekin hegazti xelebre batzuk jaurti eta eszenatokia hankaz gora jarri. Horra hor Angry Birds klasikoak (2009an jaio zen) eskaintzen duena, aukeretan biderkatuta egin ere Star Warsen bigarren edizioan. Itunes plataforman bakarrik 12 milioi deskarga izan ditu. Deskargatu hemen: iOsAndroid - WP (0,99$)

star-wars-angry-birds-2

3. Preguntados

Trivial jolasa zakarrez hustu eta test galdera joku erraza egin. Horixe Preguntados-ek eskaintzen duena (espainolez eta ingelesez). Apalabrados jolasaren egileena da, eta hemen ere lagunekin lehiatzea da jolasaren pizgarria. Lagunari desafioa egindakoan lortzen diren koroak dira (Trivialeko gaztak) irabazlearen dominak.  Deskargatu hemen: iOsAndroid

preguntados

4. Dots

Sinpleenak funtzionatu egiten du. Eta Dots jolasak harrapatuko zaitu, lehenbizikoan egin ere. Borobilak hatzarekin lotu eta puntuak egitea da abiapuntua. Puntuazio handia lortzen duzunean entzuten den soinua bakarrik nahikoa da beste partida bat egiteko bulkada sentitzeko. Deskargatu hemen: iOs- Android - WP (DCD)

Dots-1.0-for-iOS-teaser-001

5. Candy Crush Saga

Gozokiak birtualki txikitzea bezalako umekeria ez da inoiz hain arrakastatsua izan. Zutabe eta ilarako koloretazko gozokiak konbinatuz leherketak egin eta puntuak irabaziko dituzu. Loop etengabean zauden sentsazioak burua ere zurrunbiloan irentsiko dizu. Candy Crash Sagan ez jolasteko 10 arrazoi ere zerrendatu dituzte, hain da handia sortzen duen menpekotasuna. Deskargatu hemen: iOsAndroid - WP (Candy Fun)

candy-crush2

 

 

Odolik ez da faltako: Zumalakarregi Vs Agirre

$
0
0

atatun‘Ataun of the Dead’ zonbien filmak segida izango du. Bigarren zatiak Joxean’s Hileben darama izenburu, eta Jose Antonio Agirre lehendakariari egiten dio erreferentzia. Urtarrilaren 17an estreinatuko da, eta trailerra gaur eman dute argitara.

Lehenbiziko atalean Zumalakarregi kapitaina berpiztu ondoren, odol festak aurrera darrai ‘Ataun of the Dead: Joxean’s Hileben’ film laburrean. Xabier Padin eta Beñat Iturriotzen gidaritzapean dozenaka banpiro eta zonbien arteko lehia krudela bizituko dute Nafarroan. Zumalakarregi eta enparauek Partidu Nazionalista Banpirokoen nagusitasun politikoa kolokan jarriko dute. Hartara, banpiroek haien liderra berpiztea beste aukerarik ez dute izango. Jose Antonio Agirre eta Zumalakarregiren arteko borroka historikoa izango da; jokoan Euskal Herriaren aginte makila.

Informazio gehiago hemen.

2012ko ekainean grabatu zuten ‘Ataun of the Dead’ laburraren bigarren zatia, “profesionaltasun handiagorekin” egileen arabera. Urtarrilaren 17an estreinatuko du “Katihotsak kultur logiak” film laburra. Aurrerantzean Joxean’s Hileben ikusi nahi duenak katihotsak@gmail.com helbidean eskatu beharko du.

ilus

Film laburra iragartzeko hiru ilustrazio (gehiago hemen).

Ikasten ez despistatzeko (sasi)gomendioak

$
0
0

ikasi

Buru-belarri etxera kalabazarik ez eramateko? Jo eta su sudurra liburutik altxa gabe? Asteburutan ere etxean? Eta, hala ere, gelditzen zaizkizun azterketetan zulora joango zarela uste duzu? Zerbait gaizki egiten ari zara (edo benetan inozoa zara). Hemen daukazu unibertsitateko azterketa asteetan denbora ez xahutzeko hainbat gomendio.

1. Jatekoa mahai gainean

Frigorifikoak J.R Tolkienen eraztunek baino atrakzioa handiagoa eragiten dizute azterketa garaian? Aulkitik altxa eta hozkailurako bidea ezbeharrez bete daiteke. 20 segunduko joan-etorria itzulerarik gabeko bidaia bihurtu daiteke; tabako bila doana bezala. Egongelako telebista aurrean gelditu zarela, arraska hustu behar duzula, katilukada esne zerealekin bete duzula… Frigorifikoari bisita dentistari egitea baino garestiagoa atera dakizuke… zergatik ez duzu janaria aurrez ikasmahaian jartzen? Pipa poltsa bat azalak botatzeko plater batekin, platano bat eta jogurta. Akaso txokolatezko litxarreria bat ere bai kontzientzia arazoak ez badituzu. Prestatu ikas-menua aldez aurretik eta alferrikako despisteak saihestuko dituzu. Zergatik uste duzu Japoniako haurrek ikasmahaian jaten dutela? (Komunera joatea ere arriskutsua gertatu daiteke: txizapoto bat erostea komenigarria da).

japan

2. Internet itzalita

Arrazoiarekin esango duzue ikasi bitartean interneten kontsultak egitea lagungarria izan daitekeela. Baina %99an denbora galtzea da. Ez engainatu zure burua, arren. Googletik Wikipediara eta Wikipediatik Youtubeko artaburu handienen erorketa mingarrienak ikustera bi urrats daude. Guztiok dakigu liburu bat zabaltzerakoan ordulariak mantsoago mugitzen direla, eta jolasean zabiltzanean berriz orratzak ziztu bizian aurreratu. Zientifikoki frogatutako fenomenoa da, bestela egin froga hemen. Zure burua ordenagailua itzaltzeko baldintza zurrun hau betetzeko moduan ikusten duzu? Zailena datorkizu orain.

unplugged

3. WhatsApp-a desinstalatu

Bai, unibertsitate publikoko ikasle ultrakonektatu hori, WhatsApp-a azterketak suspenditzeko prestatutako tresna da, #horihalada, batzuek dioten bezala. “Uatxaparena” aurreko puntuan ere sar zitekeen, internet itzaltzearen kontuan, baina  internet txorrotako ura baino derrigorrezkoago ikusten dugun garaiotan dena esan behar da. Off totala, eta Cantalapiedrako Monasteriora joan gabe. WhatsApp-eko din-don, argi berde, bibrazio eta jajjaja, jejjeje ta jjjjj-ak ikasteko momentuan gehien despistatzen duten interferentziak dira. Telefonoa itzaltzea asko eskatzea bada, hartu faborez asko eskertuko duzun erabakia. Desinstalatu WhatsApp bizpahiru egunean. Akabo farolen kontra tupust egitea. Eta gehiago ikasiko duzu.

uninstall

4. Hormaren kontra

Liburutegi edo Gizarte Etxeetan ikasteko bi arrazoi dadude. 1. Etxeko mahaian gaixotu egiten zarelako. 2. Ligatzeko. Normala da. Gazte lirainen artean ikasi behar baduzu (Leioako fakultatean inoiz ez da gertatu) utzi lige-kontuak hasierarako edo amaierarako, edo gelditu gelakide gustukoarekin elkarrekin ikastera joateko. Baina, ikasi behar duzunean saihestu gainontzeko ikasleekin begirada gurutzatzea. Batez ere erakartzen zaituzten horiekin. Aurrez aurre liburutegiko sarrera baduzu, eta gainera dozenaka neska-mutil, ezinezkoa egingo zaizu honi eta hari ez begiratzea. Leihoak ere telebista baino entretenigarriagoak izan daitezke ikasten zabiltzanean. Humanoak gara, ez du bueltarik. Horregatik, zigortu zure burua eta saihestu jendea ikusmen-eremuan. Liburutik hormara eta hormatik liburura (lepoa 180 gradu itzuli behar duzu norbait ikusteko). Gogoratzen Jim Carrey eta lagunak neska-puska kuadrilari uko egin ziotenekoa?

dumb

Zeintzuk dira ikasteko zure trikimailuak?

keep

Munduko emakume zatarrenaren hitzaldi ederrena

$
0
0

lizzie v“Lizzie, egiguzu fabore bat zeure buruari tiro bat emanda”. Horrelakoak irakurri eta entzun behar izan ditu Lizzie Velasquezek bere bizitzako 24 urteetan. Jaiotzetik duen gaixotasun arraro baten erruz bere gorputza ez da gizentzeko gai, eskuineko begitik ez du ikusten, eta azala erabat zahartuta dauka. “Munduko emakume zatarrena” izenburupean bere irudia eskegi zuten youtuben. Gaur egun, Velasquezek autoestima hazteko jardunaldietan hizlari lanak egiten ditu, eta liburu bat idatzi du.

“Munduko emakume zatarrena” zela esan zioten, argalena izatearekin nahikoa ez balu bezala (30 kilo). Haurra zenean gainontzeko neska-mutilak urrundu egiten zitzaizkion, Lizziek horren arrazoia ulertzen ez zuen arren. Bere itxurak gainontzeko pertsonengan zuen erreakzioak negatiboak ikusi zituenean, bullying-a pairatu zuenean, ispilua madarikatu zuen. Goizero ispiluaren gezurraren zain jartzen zen, eta, berak azaltzen duen bezala, beti alferrik. “Munstroa” zela esaten zioten ikaskide batzuek, egunak joan eta egunak etorri. Orduan, Lizzie Velasquezek bere burua aldatzeko hautua egin zuen. Ez zuen operazio estetikorik egin.

Irainak jasotzea pertsona hobe izateko erregai bihurtu zen. Galdera bat egin zion bere buruari, eta orain baita entzutera hurbiltzen zaizkienei ere: zerk definitzen nau pertsona gisa? Lizziek bere itxura fisikoagatik definitua izateari uko egin zion. Helburu batzuk markatu zituen: liburu bat idatzi, unibertsitate lizentziatura lortu, motibazio hitzaldiak eman eta familia bat izan. Guztiak lortu ditu, azkena salbu.

Eskola kideen tratu txarrak jasotzen dituzten neska-mutilak laguntzeko bideoak eskegitzen ditu Lizziek interneten, Motivation, Vlogs & Positivity kanalean. Twitterren ere badabil: @littlelizziev

TEDx hitzaldietan ere hartu du parte, Texasen, Brave starts here (ausardia hemen hasten da). Autokonpasioz baino umorez hitz egiten du. Bere lehenbiziko hitzetan dio: “Nere gaixotasunagatik ezin naiz gizendu. Bai, dirudien bezain ona da”.

(bideoa ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin)

Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak

$
0
0

eche“Asier eta Biok” aretoetan eman berritan, euskal gatazka biolentoa mintzagai duten ikus-entzunezko lanak udazkeneko perretxikoen tankeran ari dira hazten. “Echevarriatik Etxeberriara” izenburua duen dokumentala estreinatzear dauka Bartzelonan Oiartzungo Ander Iriarte zuzendariak. Hain zuzen ere, Iriartek Bartzelonako adiskideei sektore abertzalearen barruko bizipenak kontatu nahi izateak egin dio dokumentalerako akuilu lana; Aitor Merinoren antzeko kasua da. 

Oiartzunen ezker abertzalean ibili direnek biolentziarekin izan duten harremana dauka mintzagai. Horretarako, dozenaka lagun elkarrizketatu ditu, galdera baten bueltan:  zer ezaugarri antropologiko daude bizi kalitate on bat duen gizartean jendeak armak hartu eta kausari bizitzeko emateko? Azken finean, ETAren iraupena ulertzea dauka helburu, eta oiartzuarren alde anitzeko bizipen biolentoak biltzea. “Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: indarkerian bizi izan den herri baten kronikak”, du izena.

“Dokumentala ez da objektiboa, baina bai zintzoa”, aipatu du Iriartek Oiartzun Irratian egin elkarrizketan. “Iritzi guztiak islatzen saiatu naiz”, dio Iriartek. Elkarrizketatu gehienak Oiartzungoak dira, tartean Rufi Etxeberria bera, “ETAri publikoki aurka zegoela esan ziona”. Joseba Zulaika antropologoa edo Ludger Mees irakaslea jarri ditu kameraren aurrean, beste herritar askoz gain. Denek gauza bat dute komunean: ezkerrekoak eta abertzalekoak sentitzen dira.

Bartzelonako Euskal Etxean urtarrilaren 31an jarriko dute.

Bideo honek neuronak urtuko dizkizu

$
0
0

tximuaInoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak dauzka bideo honek: bizkortasuna, kolore deigarriak, geometria aldakorra… 14 taldek sortu dute animazioa, bakoitzak 12 segundu independienteki landuz. 48 orduz egin zuten jarraian lan, zu 3 minutu pantailatik begirik kendu gabe egoteko. “The Ecstatic Energy of Geometry” esaldi ulergaitza eta abestia eskaini zieten Austingo (Texas, AEB) hamalau animazio talderi, Octopus Project-ean beraien bideo guztiek bat egiteko. Emaitza txundigarria da, animazioaren eta jam musikaren arteko uztarketa, anijam, alegia.

Benetan gozatu nahi baduzu, ez izan koldarra: igo bolumena eta pantaila osora zabaldu. Hortik aurrerako akuilu psikodelikoak zeure kontu.

Austin Anijam 2014 – The Octopus Project “Mmkit” from Austin Motion Artists Group on Vimeo.

Asmatu 15 euskal abesti Whatsappen (eta +)

$
0
0

jakiEz dakigu euskal esaera zahar ‘watsapeatuen’ egileek eginak diren ala ez; gutxienekoa da. Sakelekotik beste asmakizun sorta batzuk dabiltza bolo-bolo: euskal abestiak eta euskal musika taldeak. Motza baino motzagoa da post honen egilea, eta zuzeularien laguntzaren bila dator. Den denak asmatzeko gai zara?

Euskal abestiak:

asmatu euskal abestiak

 

Euskal Herriko musika taldeak:

musika-taldeak (1)Gozatu blogetik ateratakoa da euskal musika taldeen irudia.

Esaera zaharrak:

emo

Esaera zaharren asmakizunak EiTBren euskararen blogetik ateratakoak dira.

Beste euskal kanta gehiago, Josu Mendicuteri esker.

Argazkiak.org | asmatu 10 euskal kantu © cc-by-sa: josu


“Frontón”, esku pilotako bideojokoa iPhone-ean

$
0
0

screen480x480Bainet eta Pulsar Concept-en eskutik, “Frontón” jolasa heldu berri da App Store-ra. Esku pilotaren emozioa sakelekoan txertatu al dute? Hurrengo lerroetan daukazu jolasaren analisi xehea.

Ez da ohikoa esku pilota bezalako tokiko kirol batek bideojokoen mundura jauzi arrakastatsua egitea. Ez da saiatu ez direlako, ez baita frontoia hiru dimentsioetara eraman den lehenbiziko aldia. Aurrez, ordenagailuetan Pelota Vasca (1986) eta Jai Alai Sport (2002) jokoek kirola birtualitatera eraman zuten. Arrakastarik apenas izan zuten bi lan horiek. Gauzak aldatu ote dira ‘Frontón’ekin?

2014-02-21 18.25.20

Hasierako inpresioan itxura aparta du: Martinez de Irujo eta Olaizola dauzka anfritrioi. Interfazea zaindua da, pilotarien irudiekin eta eskaintzen dituen aukerak intuitiboki aurkitzeko modukoa. Hala ere, ukimenaren errekonozimendua kaxkarra da, eta sarritan sakatu beharko duzu aukera bat horretan sartu aurretik. Menuetako soinuak, aldiz, zeure onetik aterako zaitu etengabe errepikatzen den pista nekagarri batekin. Eskertzen dira frontoiko pilota eta artekarien hotsak. Ikus aurkezpen bideoa:

Partida eta txapelketa dira jolas modu nagusiak. Egia esan, bi aukera bakarrak dira. Punta-puntako hamar pilotariren azalean jarri zaitezke: Xala, Urrutikoetxea, Olaizola II, Merino II, Jaunarena, Martinez de Irujo, Beroiz, Bengoetxea VI, Barriola eta Albisu. Jokalari bakoitzak bost ezaugarri ditu: indarra, teknika, abiadura, erresistentzia eta eskua.

irujop

Kirolarien 3D modelatuak balekoak dira, badute ordezkatzen duten horiekiko antz pixka bat. Hori bai, ez pentsa irribarre, amorru edo neke aurpegirik jarriko dutenik. Aurpegi zurrun berbera dute jolasten hasi aurretik eta irabazi eta gero. Besoak berdin altxatzen dituzte final bat irabazi edo tanto bat eginda.

Jokalariek frontoian zehar mugitzeko dituzten animazioak oso txarrak dira, mugimendu kapturak egin dituztela lorpen gisa saldu arren. Normalak lirateke 1996an, baina ez 2014ean. Oro har, grafikoak pleistozenokoak dira. Pilota eta eskuaren arteko talka ez da existitzen, eta nabarmenegia da bakoitza bere aldetik doala. Bug edo akats batzuk ere badaude, jokalariak blokeatu edo frontoietan mugimendu arraroak sortzen dituena.

Zazpi frontoi daude aukeran: Bilbo, Logroño, Gazteiz (sic), Iruna (sic), Bartzelona, Donostia eta Biarritz (sic). Benetako jokalekuen argazkiak dotore geratzen dira aukeren pantailan. Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu (kristalezko kontrakantxa, zutabeak, frontoiaren urtea…) baina ez dira batere ikusgarriak. Harmailen itxura tristea da (apenas dago ikuslerik) eta ez dago frontoietan ez armarri ez publizitaterik. Epailerik ere ez. Eskertzekoa da, ordea, soinua; noizean behin entzuten den txalo zaparrada edo txistu ozena. Pilotaren kolpe soinuak ere txukun gelditzen dira.

2014-02-21 18.24.59

Banaka zein binaka jokatzeko aukera ematen du, eta 5 tantora, 10era edo 22ra. Erabaki ona ezbairik gabe, partida motzak egitea ahalbidetzen duelako. Eskertzekoa da aukera hau.

Errealismoaren eta dibertsioaren arteko orekaren bila emaitza hala nolakoa da. Ez bata eta ez bestea. Hasteko eta garrantzitusena: joystick-aren tamaina ñimiñoak gehiegi zailtzen du jokalariak nahi bezala mugitzea (iPhone-an frogatua, ez iPadean). Are gaitzago ustez pilotari eman ahal zaizkion efektu eta norantzak aukeratzea. Denbora luzez ibili arte zereginik ez duzula irudituko zaizu. Ordu bete jolastetik aurrera bihurtzen da jolasgarri. Partidak ez dira intentsitate handikoak, baina jokaldiak lantzeko aukera eskaintzen du. Aldiz, ez du inolako saririk eskaintzen jolasten segitzeagatik. Txapelketa irabazi osteko bideoa ere grinik gabe sortua da.

Hasierako frustrazio erabatekoa baretzen joaten da denborarekin, bi paretak ateratzen direnean, eta, asko gutxi, nahi duzun lekura doanean pilota. Oro har, sakeleko joko baten zailtasun maldak ezin ditu 3 minutu igaro, segituan harrapatu behar du. Ez da ‘Frontón’-en kasua. Zuzendu daitekeen akatsa da, beti ere bi botoien tamaina handituz eta hatzen posiziora egokituz. Inteligentzia artifizialak harri eta zur utziko zaitu. Hanka sartze itzelak (giharrik mugitu gabe gelditzea) eta pilotakada ezinezkoak egingo baitizkizute aukeratutako zailatasunaren arabera (hiru daude).

Laburbilduz, “esku pilotaren lehenbiziko simulatzaile ofiziala” jolasteko modukoa da. Ez da gutxi, aurrez genuena ikusita. Ukitu polit batzuk baditu (jokalari eta frontoien aukera, euskarazko itzulpena, bi paretak edo dejadak), baina maizegi huts egiten du,  pasa, ez baitu benetan jokoaren kontrola uneoro izatearen sentsaziorik eskaintzen. Dibertigarriaren txapatik hurbil gelditzen da, nork jolastu izango da bale edo kale.  Nahikoan gelditzen da joko esperientzia. Hasieran pazientzia gehiegi eskatzen du, baina denborarekin xarma eta guzti dauka. Dibertigarria izan daiteke, pilota zalea bazara. Bestela, ahaztu zaitez.

Doakoa denez gero, zuk zeuk frogatu hemendik jaitsita, soilik iOSen eskuragarri.

2014-02-21 18.25.07

Piperpotoaren tokian Nafarroako bandera jarri dute arrantzaleek Donostiako udaletxean

$
0
0

Arrantzaleak itzuli dira. Iruñetik Donostiara egin dute bidea. Oraingoan espainiar bandera kendu eta nafarra jarri dute bere tokian. Otsailaren 27an igotako bideo batean erakutsi dute balentria. Negu Gorriak-en Gora Herria! abestiaren doinuarekin egin dute bideoa. Igeldo eta Aiete bisitatu zituzten udaletxe parean dagoen piperpotoa kendu aurretik. “Irudimena eta desobedientzia” aldarrikatu dute arrantzaleek.

 

Heriotza zigorrarekin hildako gehiago 2013an

$
0
0

Amnesty Internationalek urteroko heriotz zigor eta exekuzioen txostena argitaratu berri du. Txina, Iran, Irak, Saudi Arabia eta AEB dira, hurrenez hurren, epaileen erabakiz heriotza eragin duten estatu nagusiak. 2012tik 2013ra zerrenda beltz honetara batu zaizkie beste lau herrialde: Vietnam, Nigeria, Kuwait eta Indonesia.

Exekuzioek gora egin zuten iaz 2012arekin alderatuz, AIren arabera, Iran eta Iraken igoeragatik batez ere. 778 lagun exekutatu dituzte heriotza zigorra jaso eta gero, aurreko urtean baino %15 gehiago. Zenbaki horrek ez du kontuan hartzen herrialde krudelena: Txina. Bertako datu fidagarririk ez du AIk, baina 1.000tik gora hil dituzten zalantzarik ez du. Siria eta Egipton ere, barne gerrengatik, kontaketatik kanpo gelditu dira. Iranen 369 pertsonatik gora hil dituzte, eta Iraken 169 baino gehiago. Hiru horiek osatzen dute zerrenda beltzaren podiuma.

 

dpreport2013_mapBerri pozgarriagoak datoz Singapur eta Pakistanetik. 2013 urtean ez zuten epaileen erabakiz inor hil, eta zigorrak barkatu dizkiete batzuei. Gaur gaurkoz, Nazio Batuetako estatuen erdiak heriotza zigorra bere legedian aitortzen du. Halere, estatu horietako gehienek de facto zigorra baztertu dute. Europan Bielorrusia da zigor aukerari eusten dion bakarra. AEBtan Maryland estatuak atzera bota du heriotza zigorra.

2004tik 2013ko zigorrak eta exekuzioak egin dituzten herrialdeak murriztu egin dira.

 

 

Euskal hirietako lau monumentu sinboliko

$
0
0

Jainkoak eraikitzea omen da estatua erraldoiak egitea. Horrelako handikiak badaude gure hiriburuetan: Iruñeako Foruei eskainia (24 metro), Gasteizko Batailarena (17 metro) eta Bilbo nahiz Donostiako Jesusen bihotzak. Zein da herritarren buru eta bihotzetan iltzatu nahi izan zituzten sinbolo horien esanahia.

Foruei monumentua

Nafarroak bere foruenganako zuen atxikipena erakusteko asmoz eraiki zuten 1903an, Sarasate pasealekuan. Bost zenbakiak batzen ditu monumentuaren elementuak. Bost tonako pisua du, 5,55 metro neurtzen ditu Nafarroa sinbolizatzen duen emakume klasikoak  (19 metroko oinarri eta zutabearen gainean), bost alde ditu idazkunak jasotzen dituen oinarriak (euskaraz bi, horietako bat iberiar kaligrafiarekin), eta bost alegoriazko estatuak laguntzen dute Nafarroa andere gorena. Historia, justizia, bakea, autonomia, bakea eta lana sinbolizatzen dute, Iruñeako Udalak sortu katalogoaren arabera.

1863-1864ko Gamazada matxinada foruzalea eta 40 urtera eskaini zioten oroitzapena. Oinarriko euskarazko idazkunak, beste hiruren segidan, dio: “Gu gaurko euskaldunok gure atasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko”

24398177

 

 

Gasteizko gudua

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan altxa zuten Espainiaren independentziari eskainia (17 metro). 1917an inauguratu zuten, eraikuntza hilabetez luzatu eta gero. 1813an Independentzia gerra edo gerra inperial deiturikoetan espainiarrek frantziarrak garaitu zituztela gogoratzen du. Izan ere, Gasteizen entzun ziren Napoleonen gizonen azken kanoikadak, Donostiaruntz urrundu baino lehen. Gabriel Borras eskultoreak sortu zuen, ezkontzetako tarta baten itxura polemikoarekin. Monumentuak guduaren biolentzia eta bakearen garaipena irudikatzen du, inspirazio klasikoko irudiekin. Monumentuaren goienean olibondo adaxka duen emakumea dago,azpian dauzkala soldaduak (Wellington jenerala tartean) eta behean herritar xumeak.

CF0B7M01--647x350

 

Bilboko Jesusen bihotza

On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiaren ertza 40 metroko eskultura multzoari dagokio. Brontzezko Jesusek 10 metroko garaiera du, eta Pedro Muguruza elgoibartar arkitektoak eta Lorezo Coullaut sevillarrak pentsatu zuten. Askok uste dutenaren kontra, ez ze Francoren garaian sortu, lehenago baizik: 1927ko ekainaren 26an. Josulagunek sustatutako lana izan zen. Esan beharrik ez da erlijio katolikoaren gorazarrea dela Kale Nagusiko jesustzarra.

img_1062

 

Donostiako Jesusen bihotza

Jesus zaindari batek dauka Gipuzkoako hiriburua oinetan. Egileak Muguruza eta Coullant dira, Bilbokoaren egile berberak. Gran Via-koa eraikin artean txiki gelditu da, Donostiako ez bezala. Urgull menditik ikuspegi itzela du 195oetik Jesusen bihotzak. Jesusek 12 metro eta erdi neurtzen du. Gehitu horri azpian daukan oinarriaren 16 metroak. Garaia izanagatik, Bilbokoaren aldean txikia da donostiarra.

Luze jo zuten eraikuntza lanek, 1939an udal faxistak monumentua osatzeko sortutako Batzordearei Urgulleko lurrak eskaini zizkionetik. Pio XII aita sainduak berak bedeinkazioa eman zion irrati uhinen bidez. Eliza eta udal frankistaren harreman estuaren arteko emaitza izan zen Rio de Janeiroko Kristo Berreroslea gogoratzen duen monumentua.

sgdon

 

Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

$
0
0

Tristea da besteen miserien kontura poztu beharra… baina ze arraio, besterik ez dugu. Euskal futbol selekzioa ukatzen duen taldeak heldu bezain laster egin beharko du hanka Brasildik. Munduko txapelketatik at gelditu den lehenbiziko selekzioa izan da. Horren kontura barre pixka bat egiteko prest sarean bolo-bolo dabiltzan irudiekin?


espainiako selekzioa etxera

Captura de pantalla 2014-06-18 a la(s) 23.25.43 Captura de pantalla 2014-06-18 a la(s) 23.30.04popatik hartzera

IMG_2023IMG_2022IMG_2021Captura de pantalla 2014-06-18 a la(s) 23.31.42

Viewing all 109 articles
Browse latest View live