Quantcast
Channel: Peru Zarate – ZUZEU
Viewing all 109 articles
Browse latest View live

Euskaltelen 6 garaipen gogoangarri

$
0
0

Samuel_Sanchez_celebra_victoria_Luz_ArdidenEuskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak agur esango die errepideei abenduaren 31an. Hori iragarri du gaur taldeak. Une gazia iraganeko gozoarekin eztitu nahi baduzu, ikusi Euskaltelen historiako 6 garaipen gogoangarri hauek, Frantziako Tourrekoak eta Italiako Girokoak.

2001 urtean Tour-eko lehenbiziko lasterketa eman zion Roberto Laseikak Euskalteli, Luz Ardiden-en.

2003an, Alpe D’Huez-en Iban Mayok garaipena lortu zuen.

Samuel Sanchezek 2011an Roberto Laseikaren garaipena errepikatu zuen, Luz Ardidenen, hamar urte geroago.

Igor Antonek Zocalon mendian eman zion Euskalteli Giroko lehenbiziko arrakasta, 2011an.

Mikel Nievek 2011ko Antonen garaipenaren biharamuneko etapan irabaztea lortu zuen, Italian.

Euskaltelen azken garaipen potoloa Ion Izagirrek eskuratu zuen, iaz, Giroko hamaseigarren etapan.


Igor Goikolea brigadistaren atxiloketaren bideoa

$
0
0

atxiloIsraelgo soldaduek Igor Goikolea brigadista gasteiztarra atxilotu zuten abuztuaren 16an. Askapenak atxiloketaren bideoa zabaldu berri du. Ikus daiteke nola elastika horidun mutil bat lepotik heltzen duen soldadu batek, gero atxikitzeko.

Beste ekintzaile internazionalista bat eta bi palestinar ere atxilotu zituzten egun horretan, Zisjordaniako Al Ma’sara herrian. Okupazioaren aurkako manifestazioan ziren lagunak. Astelehenean itzuli zen etxera Igor Goikolea. Gertatutakoaren testigantza Berrian eta Garan eman du.

Utzi behingoz telefono zikin hori!

$
0
0

telerfZenbat aldiz despistatzen gara telefonoarekin lagunarteko solasaren erdian? Zenbat haserre? Ziur bideo honetako protagonistekin identifikatuta sentituko zarela, zeu zarelako horietako bat.

Smartphone-ek sortzen duten menpekotasunak unean uneko leku eta konpainiatik urruntzen gaituzte. Kasu okerrenean hizketaldi aldeanitzetik bakarrizketara pasa zaitezke. Etsipen handia sortzen du horrek, eta agerian utzi ingurukoen errespetu falta. Horrez gain, gertatzen denari baino garrantzia handiago ematen diogu hori kontatzeari. Hausnarketarako gonbitea egiten du bideoak, eta batez ere, testuinguru sozialetan sen onak agintzen dituen arauak eta neurriak hartzeko beharraz ohartarazi.

Zuk hartzen al duzu smartphone-a albo batera uzteko neurririk? 

(Bideoa via @xme64)

Hitler txikia garbitu zuen Mercedes autoa

$
0
0

hitlerAdofl Hitler gaizkiaren sinbolo gisa erabilia da mundu osoan zehar. Hain da bere esanahia ankerra, haur bat hiltzeko justifikazioa izan daitekeela. Azalduko dut. Alemaniako zinema ikasle batzuek Mercedes ibilgailuen iragarki faltsu bat sortu dute. Eta zer zerikusi du hor Hitler diktadoreak? Spot-aren arabera, autoaren teknologia arriskuak iragarri eta hauek saihesteko gai da. Ondorioz, Hitler haurra bera zapaldu eta akabatzen du, automatikoki autoa gelditu beharrean. Iskanbila piztu du, nola ez, Hitlerren agertze berri honek. Alemaniako prentsak eta sare sozialek albistea jaso dute. Askok zalantzan jarri dute iragarkiaren egokitasuna. Mercedes enpresak ez du jakina begi onez ikusi ikus-entzunezko saioa (Hitlerren auto maitatuenak ziren Mercedesak).

“Mercedesek autoak saltzeko istripuak saihesten dituen teknologia azkarra erakusten du. Guk mahai gainean jarri nahi genuena gaia zen teknologiak arima balu nola funtzionatuko lukeen“, esan du Tobias Haase, bideoaren zuzendariak.

Esanahitik haratago, bideoa ezin zainduagoa da. Alemaniako herri txiki batean girotzen da, 1900 urte inguruan. Minutu eta 20 segunduan azaltzen du nola Mercedes autoek (ibilgailua gaur egungoa da, Mercedes C klasekoa) arriskuak saihesteko balio duten, jolasean dabiltzan bi neskato zapaltzea eragozten baitu. Beranduago, kometa bat airean firin-faran daraman mutiko bat agertzen da. Autoak ez du haurra “ikusten” eta azpiratu egiten du. Une horretan, emakume batek “Adolf!” ohiukatzen du, bere semeari dei eginez. Autoak herritik alde egiten du, Braunau am Inn Hitlerren jaioterriaren kartela atzean utziz. ”Arriskua agertu baino lehen detektatzen du”, dio Mercedes-en letra mota berarekin idatzitako azken leloak.

Manchester United, Shaktar Donetsk eta Bayer Leverkusen Realaren arerioak Europan

$
0
0

realakChampions League txapelketan Real Sociedad futbol taldeak izango dituen hiru arerioak aukeratu berri dituzte: Manchester United (Ingalaterra), Shaktar Donetsk (Ukraina) eta Bayer Leverkusen (Alemania).

Bi norgehiagoka jokatuko ditu bakoitzaren aurka, bata Anoetan eta kanpoan bestea. Egokitu zaion A taldean lehiakide gogor bezain historikoa izango du Manchester United. Old Trafford mitikoan jolastuko dute Athletic-ek 2012ko Europe League-n egin bezala. Sahktar eta Leverkusen talde apalagoak dira. 10 urte Europako futbol txapelketa gorenetik kanpo izan ostean, gutizia paregabea izango dute Anoetako zaleek. Aurrekari eder gisa dituzte Olympique Lion taldeari irabazitako bi partidak.

Aurrera egiteko moduko aurkariak al dira?

Zein ‘iliada’-tan eseriko zara San Mames berrian?

$
0
0
Athletic bazkide txartela

Athletic bazkide txartela

Athletic-eko bazkideek txartel berriak esku artean dituzte dagoeneko. Euskaraz eta nagusiki gaztelaniaz idatzita dago informazioa, baina bi hizkuntzetako batek ortografia akats bat dauka. Aurkitu hutsa: blokea, bloque, iliada, fila, eserlekua, asiento, atea, puerta. Homeroren Iliada gutxietsi gabe, ez da bidezkoa ilara behar lukeen lekuan olerki epikoaren izena jartzea.

Aldatuko ote dute? #beranduegi

[Athletic-en foroan ari dira gaiaz eztabaidatzen]

F. Alonso: “Zale euskaldunek proiektu berria betiko pasioarekin babestea nahiko nuke”

$
0
0

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak salbatzailea aurkitu du: Fernando Alonso 1 Formulako gidari asturiarra. Desagertzeak atzera bueltarik gabekoa zirudienean, etorri da albistea. Txirrindulari amorratua da asturiarra, baita Samuel Sanchezen lagun mina ere. Alonsok iragarri eta Euskaltelek baieztatu duenez “negoziazio bizien” ostean taldearen lizentzia salerosteko akordio batera heldu dira.

scale

Basque Cycling Pro Team, Euskaltel taldea daraman sozietatea erosi du Alonsok, sei milioi euroren truke. Igor Gonzalez de Galdeanok segiko du taldearen manager izaten.

Euskaltelen egungo proiektuak jarraikortasuna izango duela jakinarazi du Alonsok. “2015era arteko txirrindularien kontratuak errespetatuko ditut”, esan du bere webgunean argitaratutako oharrean. “Poliki poliki hazten” joango dela ere iragarri du “tropeleko txirrindulari onenak fitxatu arte”. Hala, “trantsizio moderatua” egingo du epe ertain eta ertainean mundu mailako erreferente bihur dadin. “Gardentasuna eta zero tolerantzia” izango dira proiektu berriaren oinarriak. “Txirrindularitzaren irudia” hobetzeko asmoz hartuko du parte Alonsok.

Ferrari-ko gidariak Euskalteli eta euskal zaleei esker ona adierazi nahi izan die. Enpresari orain arte egingdako lanagatik eta negoziazioak aurrera “borondate onarekin eta diskrezioz” eramatearren. Afizioari, ostera, zailtasunak gorabehera taldearen alboan egon izana eskertu dio. Aurrera begirako mezua ere helarazi du: “Zale euskaldunek proiektu berria betiko pasioarekin babeste nahiko nuke”.

Datozen egunetan emango dituzte argibide gehiago, bitartean…

Galderak

Euskaltel enpresak zein paper jokatuko du aurrerantzean? Kolore laranja eta ikurrinari eutsiko diete?

Zeintzuk izango dira babesle berriak? Taldearen izena zein izango da?

Zein lotura izango du taldeak Euskal Herriarekin? Hemengo txirrindulariak lehenetsiko al dira?

(…)

Eskolako lehenbiziko agindua: “Frantzia errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta soziala da”

$
0
0

republiqueEstatu frantziarreko hezkuntza zentro publiko guztietan ari dira afixak iltzatzen. “Laikotasunaren Karta” deitu dio Frantziako Gobernuak, eta hamabost agindu zehazten ditu: printzipioak, eskubideak eta betebeharrak. Lehenbiziko agindua jakobinoen isla gordina da: “Frantzia errepublika zatiezina da”.

François Hollanden gobernuak “Eskola errepublikarraren birfundatzea” abiatu du, eskoletan ”Frantziako baloreak” txertatu daitezen. Begien bistako aldaketa “Laikotasunaren Karta” izenekoaren presentzia izango da. Hamabost aginduz osatzen da karta hori. Funtsean estatua eta erlijioen arteko banaketaren dotrinaren sokatik heltzen dute manamenduek. Kontzientzia askatasuna, sinbolo erlijiosoak eskoletan eramateko debekua, kultura komun bat ikasteko eskubidea edota adierazpen askatasuna jasotzen ditu eskolen funtzionamendurako zehaztutako baloreen zerrendak. Frantziarren %45 kristaua da, erlijiorik gabea %35 eta %3 musulmana.

Lehenbiziko aginduak gutxi du laikotasunetik, eta asko Frantzia bat eta bakarraren izpiritutik: ”Frantzia errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta soziala da” . Frantziako estatuaren barnean kokatuta daude euskal nazioa, korsoa, bretoia, katalana, okzitanoa eta alsazia. Bakoitzak bere hizkuntza du, nahiz eta ofizial bakarra frantsesa den. Ulertzekoa da Frantziako Gobernu guztiek aniztasun hau kudeatzeko hartutako erabakian trinko segitzeko tema. Zirrikiturik ez diete irekitzen lurraldeetako aldarrikapeneei, Euskal Elkargoarekin ikusi den bezala.

charte_laicite by mjoseph774


Euskaltelen garaipenik handiena

$
0
0

Euskaltel-Euskadik agur esan die txirrindu zaleei, Espainiako Vueltan talde hoberenaren garaikurra erdietsiz. Ikurrina podium gainera igota adio egin ere. “Gure garaipenik handiena 20 urteetan Euskal Herriaren izenean lehiatzea izan da!”, idatzi du Mikel Astarlozak, agurraren argazki historikoarekin batera.

Madrilen amaitu den lasterketa Euskaltelentzako omenaldia ere izan da. Tropelaren buruan abiatu dira, zaleen txaloen artean. Behin lasterketa amaitutakoan, podiumera txirrindulariak ez ezik taldeko langileak ere igo dira. Izan ere, taldekako sailkapenean lehenbizikoak izan dira, Movistar eta Astana taldeen aurretik.

Txanpions mailako Realaren binetak!

$
0
0

San_Mames_BarriaWhatsApp bide heldu zait azaleko irudia. Marrazketabar sinadura atzean dagoen artistak egindako bineta da. Realzale amorratua da bera. Azken binetan Athletic-en estadio berriaren aitzakian barre pixka bat egitea erabaki du. “San Mames Barria: Txanpionsa ikusteko bereziki diseinatua”, dio, laugarren harmailan telebista pantaila erraldoiarekin. 

Mikel Sorok 2012an zabaldu zuen Marrazketabar-ek bloga. Ordutik sarri-sarri eguneratu du webgunea binetekin. Marrazki guztien artean Realari buruz egin dituenak nabarmendu dira. Champions League-aren sukarra aprobetxatuz hamaika marrazki berri sortu ditu gaiari buruz. Hain handia izan da arrakasta, marrazkidun kamisetak saltzen hastea erabaki duela. Realareko jokalariek ere erabiltzen dituzte!

2012ko denboraldian astero-astero sortu zuen binetan bana. Realaren armarriak eta Anoetako estadioak ez zuten sekula horrelako graziarik eduki!

abeslaria

Begira nola sortzen dituen marrazkiak, making of bideo honekin:

 

GTA5 munduan egindako time-lapse ikusgarria

$
0
0

official-screenshot-calm-waters-near-the-lighthouseBideojokoen ingurune grafikoak hobetzen joan diren heinean, ez da harritzekoa argazkilaritzaren teknikak mundu birtualetara jauzi egin izana. GTA5 munduko paisaia eta eguraldia dira jokoaren zale amorratu batzuk egin duten bideo harrigarriaren egileak. 

Zortzi urte ditu bideoa egin den hardware-ak, Xbox360ak, eta ongi erakusten du zein urrutira heldu den programatzaileek ñabarduretarako duten anbizioa. GTA5eko Rockstar etxeak puntara eraman du mundu birtualaren gauzatzea. Arrazoi horren ondorioz, beste batzuen artean, 97 puntuko balorazioa du, bataz beste, munduko analisi espezializatuetan.

Despicables youtube kanaleko lagunek sortu dute 3 minutu eta 33 segunduko time-lapsea. Ezbairik gabe, lan handia hartu dute bideoa sortzeko. Argazkiz argazki San Andreas fikziozko estatuaren arima ikus-entzunezkora ekarri dute. Demostratuta gelditu da time-lapse teknikak mundu errealean emaitza harrigarriak emateaz gain, planeta birtualean ere txundigarri izateko tresnak dituela.

Asko dago ikusteko bideoan, ñabarduretako batzuk hauek dira: haizeak mugitzen dituen hostoak, errepikatzen ez diren olatuak, gaua hasten denean pizten den argiztapena, lainoen bilakaera, errepidearen erreflexua gorritzen duen eguzkia, pasieran dabiltzan pertsonak… Argazkilari baten interesezko bihurtu daiteke bideojoko bat. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

Mundu errealaren eta birtualaren arteko irudikapenaren arteko arrakala gero eta estuagoa dago. Zenbat aitona-amona (ez informatiko!) dira bideoko mundua birtuala dela igartzeko gai? Batzuk usteko dute egungo tekonologiak benetazko edertasuna hobetu dezaketela. Hain urrutira joan gabe ere: hau dena aluzinantea da.

Galaxy Gear: “estiloa funtsaren gainetik”

$
0
0

smartwatchSamsung-eko korearren Galaxy Gear ez da merkaturatzen den lehenbiziko erloju inteligentea. Aurretik Sonyk ere jarri zuen berea salgai. Japoniarrenak ez zuen merkatuan funtzionatu, eta irailaren amaieran aurkeztutako Galaxy Gear-ek kritika ezkorrak jaso ditu. Horregatik, ordularia geek harribitxi gisa saltzeko promozioa jarri du abian. Zuk ere nahi al duzu Gadget inspektorearen erlojua?

Galaxy Gear erlojuaren diseinuak ez du nabarmenkeriarik. Pantaila eta uhala. Uhala eta pantaila. Lekuz kanpo atzematen den gauza bakarra uhalaren albo batean kokatutako zulo beltza da, alegia, 1,8 megapixeleko kamera. Ezkutuko argazkiak-bideoak egiteko balioko ote du? Ez ba. Instantanea bakoitzarekin erlojuaren bozgorailuak soinua egiten du.

Ordularia pantaila batean izatea ez da berrikuntza. Normala den bezala, bai itxura analogikoz zein digitalez aurkeztu dezake ordua Galaxy Gear-ek. Baina zer eskaintzen du berezia? Azken finean erlojuak telefono funtzio bete dezakeela, batik bat. Eskumuturrekoa ahora hurbiltzea nahikoa da solasean hasteko. Gainera, ahots errekonozimendu software-aren bidez zabaldu daitezke zerbitzuak. Horrez gain, mezuak irakurtzeko aukera ematen du baita musika entzuteko ere. Eta, gaur gaurkoz, hori da nabarmentzekoa. Baina asko ditu Galaxy Gear-ek. Eta, Samsung berak onartu duenez, “zerbait berezia” falta zaio telefono inteligenteari.

Bainen artean handiena: azken belaunaldiko Samsung telefono bat ezinbestekoa da erlojua erabiltzeko. Hau da, Galaxy Gear ez da gadget independiente bat, bluetooth bidez beste gailu batetara lotzen den aparailua baizik. Baina gehiago: gaur gaurkoz apenas dago aplikaziorik prest erlojurako, tartean, whatsapp, twitter eta facebook. Notifikazioetara mugatzen da; gero telefonoan ikusteko. Desilusionatuta, ezta? Samsung-en arabera, bateragarritasunak handitzen joango dira denborarekin. Halere, gure telefonoetan ezinbesteko diren App-ak super-erloju berri batean ez izatea frustrantea da.

“Estiloa funtsaren gainetik” titulatu dute Galaxy Gear-en analisia CNet-eko lagunek. Ez da harritzekoa. Aurkitu dituzten hutsuneak oso nabarmenak izan dira. Adibidez: telefonoari mikrofonodun entzungailuak sartu arren bozgorailutik entzun behar dira telefono deiak. Idazteko ere ez du balio. Amaitu gabeko produktua dirudi Galaxy Gear-ek, eta beharbada horrela da. Hobetzen joango omen da.

Gauzak horrela, erlojua saltzerako orduan marketing kanpaina xelebrea burutu dute Samsung-ekoek. Erlojua ezkutatzea izan da estrategia. Alegia, Holywood-en telefono-erlojuek utzitako arrasto emozionala (?) probestu nahi du erosleak harrapatzeko. Produktu txar bat saltzeko teknika soila dirudi. Inork gutxik nahiko lukeen gailuaren propaganda. Retro-etorkizuna deitu dakioke erloju inteligenteari. Izan ere, iraganean etorkizuneko gailuak imaginatzen zirenetan erreparatu du Galaxy Gear-ek kanpainan. Jarraian duzu publizitate bideoa, ederra bidenabar. Prezioa: 299 dolar (El Corte Ingles).

Hau ez da teknologia zaleak zain egon diren erlojua. T3 weguneko analisiak hau dio argi eta garbi: “Samsung Galaxy Gear-arekin ez dugu inoiz igarri bere beharra genuenik. Ez hori bakarrik, gero eta gehiago erabili orduan eta erabilgarritasun gutxiago du“.

Dumbo elefantea hil dute terrorista islamiarrek

$
0
0

RPG misilarekin miratik hegan zebilen izakian begia jarri eta katua saka zuen. Baita jo ere islamiar terroristak. Segundu gutxira jo zuen lurra Dumbo elefanteak. Hasperen itogarria eman orduko tirokatu zuten, eta hil. Haur batek errebeldeetako bati ostika emandakoan amaitzen da bideoa.

Istorio hau kontatu du Banksy artista ospetsuak bere azken ikus-entzunezko sorkuntzan. Amateur bideo itxurako pieza faltsua da bideoa. Ohar honekin batera argitaratu zuen bideoa: “I’m not posting any pictures today. Not after this shocking footage has emerged”.

Siriako errebeldeengan hartu du inspirazioa, New York Times-eko Robert Mackey-k azaldutakoaren arabera. Dumbo sinbolo amerikarra da, baina haurren munduarekin lotzen dena. Hortik dator amaieran haur islamiarrak egiten duen haserre keinua. 


New Yorken da egunotan Banksy, hilabeterako, eta jada webgunera igo ditu etxeorratzen hirian margotutako hainbat grafiti. Marrazkien ondoan telefono zenbakiak txertatu ditu margolari ezezagun britainiarrak. Zenbakira deituz gero lanaren audio-gida bat entzuten da. Azpian Manhattan lana, eta hemen azalpena entzuteko.

bt0hv6k2i2noex7olcgc

Renfeko zerbitzariak euskara ezagutzera behartuta?

$
0
0

5640748900_e450d5b923_zRenfeko zerbitzariek estatuko lau hizkuntzak jakin behar izateko eskariak bazterrak nahastu ditu Espainian. Madrilgo Gobernuak CiUko Pere Macias eledunari agindu dio Renfe trenetako kafetegiko langileek euskaraz, katalanez, galizieraz, ingelesez eta, noski, gaztelaniaz hitz egingo dutela. Portugalera edo Frantziara sartzen diren trenetakoek ere portugesa edo frantzesa hitz egin beharko dute. 

Figueres (Girona) herritik igarotzen zen trenean bidaiari batek zerbitzariari katalanez eskatu zion edaria, eta hark modu txarrez erantzun. Salaketa horren baitan CiUk Espainiako Gobernuari azalpenak eskatu zizkion. Madrilek zera erantzun dio: “zerbitzu ematen duten langileei jariotasuna eskatuko zaie gaztelaniaz eta ingelesez, eta baita zerbitzua igarotzen den erkidego autonomokoetako hizkuntza koofizialetan”. Hau da, Europa Press agentziak jasotako informazioaren arabera, jada gaur egun Renfeko zerbitzariei baldintza hori eskatzen zaie. Hala izan edo ez, ez da inondik inora betetzen. Informazioaren eta errealitatearen arteko hutsunea nabarmena da.

“Renfek zabalduko dituen kontratu berrietan, zeinak laster izenpetuko diren, enpresei eskatuko zaie langileek gaztelaniaren, ingelesearen eta hizkuntza koofizialen ezagutza altua eta jariotasuna izatea”.  Hori da, informazio agentziaren arabera, Espainiako Gobernuak CiUri esandakoa.

Egia izango ote da? Ezta urrik eman ere; ez gara jaioberriak. Hor nonbait gezurra edo trikimailua dago. Asko jota gutxiengo ezagutza eskatuko zaie. Ez behintzat “ezagutza altua eta jariotasuna”. Adarra jo dio Madrilek Bartzelonari. Dena den, harrigarria da Espainiak horrelakoak agintzea EAEko erakunde publikoetan euskarazko arreta jasotzeko dauden arazoak kontuan izanda; eta zer esanik ez Nafarroan edo Iparraldean.

Espainiak urrats batzuk eman ditu instituzio publikoen informazioa hizkuntz koofizialetan emate aldera. Renfe-ren webguneak euskarazko bertsioa du, baita Errege etxeak ere.

Zer iruditzen zaizu Renfeko zerbitzariek euskara, katalana, galiziera, gaztelania eta ingelesa ezagutu behar izatea? Errealista da? Bidezkoa da? Noiz frogatuko duzu egia ote den?

 

 

Ikusi Zaha Hadiden Zorrotzaurreko BBK dorrea

$
0
0


bbk1 Bilboko bigarren etxeorratz garaiena eraikitzeko proiektuaren informazio freskoa eman berri du Zaha Hadid arkitekto ospetsuaren lantaldeak. 105 metro garaiko kankailua altxa nahi dute Zorrotzaurre eraberrituaren planaren baitan. 2009an hartu zuen aintzat Hadid-ek BBKren eskaera; eta orain eman ditu zehaztapen batzuk.

Zorrotzaurreko penintsula abandonatua irla dinamiko bihurtzeko asmoak gauzatu artean tantaka-tantaka ari da informazioa heltzen. 601.000 metro koadro urbanizatzeko aukera gozoki ederra da politikari handinahitsuentzako eta negozioen lagun apetatsuentzako. Birmoldaketa honen baitan Zaha Hadid-ek diseinatu zuen Zorrotzaurrerentzako Master Plana 2003 urtean.

Abandoibarraren tankerako aldaketa, industria arrastoak gelditu diren lekua zerbitzuen eta aisialdiaren gune bihurtuz. Horrez gain, etxebizitzak eraiki asmo dira, baita babes ofizialekoak ere. Krisi aurreko garaian diseinatu zen hau guztia, eta plan horren ikur gorena BBK dorrea da; orain eskaini dira horren irudiak. Bilboko Aste Nagusiko kontzertu handienen ereamuan hutsean sortuko da 22 solairu eta beirazko fatxadadun etxeorratza.

Zaha Hadid-en webgunean argitaratu berri dira eraikinaren planoak, errekreazioak eta beste hainbat informazio. Zalantzarik gabe arkitektura eskultorikoaren paradigmari eusten dio Hadid-ek; erabilgarritasuna gutizia formalen itzalean gelditzera utziz. Lau puntako bi izarrek marraztuko dute Bilboko zeru berria, BBKk atzera egin ezean.

bbk2

Iraingarritzat jo dute

Deia egunkariak ekarri du igandeko alearen azalean proiektuaren berria. Zehaztazunez itzuli dute Hadid-en webgunean emandako informazio guztia. Webguneko iruzkinetan haserrea nagusitu da beste edozein gogoetaren gainetik; krisi sozial gordinean horrelakoak gehigikeria kapitalistak dira. Arkitektoen eta urbanisten iritzirik ez da entzun, baina herritarren joera argia da. Kutxabankek etxegabetzeei eusten dien bitartean horrelako proiektu faraonikoetarako finantziazioa gordetzea iraingarria dela diote. Edota, Kutxabank bera bezeroekiko zerbitzua bera hertsitzen ari den heinean. Iruzkinetako batek distopia gordina eskaini du (itzulita):

“Hau da etorkizuna: Basauriko edo Barakaldoko hiritar bat. BBK txartelarekin arazorik? Zentralera joan behar duzu, garraio “publikoan” hobe. 2017 urtea: Metroko joan-etorriko bidaiak 8 euro. BBKren egoitzara tranbiak 5 euro. BBKn zain zauden bitarteko kafeak 3 euro. Itxaronaldia luzatu da, ez zenuen horrelakorik espero. Otartekoa eta edaria egoitzan: 18 euro. Hartu zaituzte, paper batzuk falta zaizkizu, etorri hurrengo batean. Guztira 34 eusko eta tramiteak egin barik”. 

bbk3

 

 

 


‘No Woman, No Drive’, emakume saudiarabiarrek bolantea nahi dute

$
0
0

Besteak beste, autoak gidatzea debekatuta dute Saudi Arabiako emakumeek. Planto egitea erabaki, eta motorrak pizteko deia egin dute. Kanpaina horren baitan bideo biral batek muga guztiak apurtu ditu. ‘No Woman, No Drive’, abesti sarkastikoa sortu dute, Bob Marley-ren ‘No Woman, No Cry’-en bertsioa.
Hisham Fagih komiko eta aktibistak sortu du bideoa, musika munduko izen ezagun batzuekin batera. Aldarrikapenetik haratago ikaragarrizko meritua du egindako bertsioak, ez baitute musika instrumenturik erabili.

Sare sozialetan eskuak bolante gainean dituzten emakumeen dozenaka argazki igo dira azken astean. Kexu dira, izan ere, senar edo txoferrik gabe ezin dira autoan mugitu. Kanpaina martxan izan den egunetan Saudi Arabiako poliziak hainbat kontrol jarri ditu emakume desobedienteek espresuki harrapatzeko.

Abdulá erregeak berditasunerantz hartutako neurri batzuk gorabehera, Saudi Arabiak generoen arteko ezberdintasun handienetarikoa duen herrialdea segitzen du izaten.

Zenbat estatu daude munduan?

$
0
0

hontzaMunduko mapa politikoa hartu eta marra beltzez eta kolorez banatutako lur zatiak zenbatzea nahikoa dela usteko dute ikasle inuzenteek. Hain erraza balitz ez lukete 5 minutu eta 26 segunduko bideo hau sortuko. Bideoaren hasierako galderatik erantzunera mugituko zaitugu, bai, spoiler lotsagabe bat. Munduan 200 estatu inguru daude. Inguru? “Hori ez da zenbaki bat eta badakigu”. 

Zenbat estatu daude munduan?

Non begiratu

Estatu arraroak

Nori galdetzen diozun… bada edo ez da.

(…)

“How Many Countries Are They?”, izena du animazio sinplez eta lokutore bizkorrez osatutako bideoak. Galderaren euskarazko itzulpenak lanak ematen ditu. Izan ere, country “herrialde” da, eta oraindik ez dakigu zerk egiten duen herrialde bat herrialde. Pays, País frantsesezko eta espainierazko hitzek ere nahastu besterik ez gaitute egiten. Horregatik, estatu hitza erabiltzea hobe.

Zer da estatu bat? Gaur Nazio Batuen Erakundea ikur duen egungo mundu ordenaren arabera, eta erraz esanda, estatu bat estatu da gainontzeko estatuek estatu dela erabakitzen badute. “Gainontzeko estatuen” artean letra larriz ESTATUAK direnak Segurtasun Kontseiluko bostak dira: Txina, AEB, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua. Horien guztien onarpena behar du herrialde batek estatuen klubera igarotzeko (Kosovo zain dago Errusia eta Txinaren betoaren erruz). Eta, gero, 193 estatuen 2/3 alde agertu behar da. Egiari zor, aurretiazko baldintza garrantzitsuago bat dago estatu bilakatzeko. Banderatxoen elitera sartzeko lehenbiziko egitekoa “bakearen-maitalea” izatea da. Ez da broma: irakurri zu zuek hemen. Barack Obama Bakearen Nobel saria dela gogoratzen badizugu hobeto ulertuko duzu eskizofrenia hau.

NBEk onartu dituen azken estatuak Hego-Sudan (2011) eta Montenegro (2006) izan dira.

Azalpen hauek eta gehiago aurkituko dituzu CPGrey estatubatuar taldeak sortutako bide honetan (ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin):

Homeland

$
0
0

Ama Lur (ikusi!) dokumental klasikoaren arrastoari segika etorri da Homeland (Ama Lur esan nahi du, ingelesez). Etxepare Institutuak eta Surfilm Festibalak sortutako dokumental laburra da (10minutu), Cyrus Sutton-ek zuzendua. Korduroy.Tv ikus-entzunezko plataforma independientean jada ikusgai dago dokumentala.

Homeland from www.KORDUROY.tv on Vimeo.

Euskal Herriko historia, kultura eta paisaia du ardatz Homeland-ek. Atzerritarren begi eta belarriak goxatzeko pentsatua dago dokumentala, baina baita bertakoen gozagarri ere. Narratzaile epiko baten haritik egiten du aurrera filmak, planoen katea esanahiz esanahi lotuz. Olatuek, eta oro har itsasoak, berezko protagonismoa hartzen dute dokumentalean.

Londo Surf Festibaletik igaro ondoren Bruselara helduko da dokumentala. Orain arte Sopela, Zarautz, Angelu, Hossegor, Encitinas hiriko La Paloma Antzokia (Kalifornia), Newport Beach (Orange, Kalifornia) eta New York izan dira Homeland erakutsi duten tokiak.

Ergel hutsak gara kameraren aurrean

$
0
0

Argazki makinak edonon dauzkagunez, gure irudiaren eternitaterako posea jartzeko prest gaude beti. Batzutan txukun agertzen gara, gehienetan aldrebes. Badago baina neska-mutil ederrena ere barregarri uzteko modu erraz bat: argazkia ateratzera zoazela esan eta bideo bat egitea. Inoiz egin duzu froga?

Nottingham-eko gazteekin egin dute esperimentua. Emaitza auzolotsa pixka bat sentitzeko moduko bideoa da. Itxurakeriaren santa sanctorum-a. XXI. mendean zure Facebook-eko horma apaintzeko jartzen duzun opari-papera. Santi Leonek postureo deritzonaren printz nabarmen bat da, eta naturaltasunaren kontrakoa erabat.

Bizitzako urte txarrenean, argazki bat egunean

$
0
0

Jedna gazte kroaziarrak bere bizitzako urte gogorrena kamerarekin harrapatu zuen. Tratu txarrak jaso zituen, eta horren aztarnak iruditan gorde. “Lagundu. Bihar nire bizitzako azken eguna izan daiteke”.

Internet aztoratu zuen bideoak, joan zen martxoaren 18an youtube-ra fero061982 erabiltzaileak igo zuenean. Itxuraz osasuntsu eta jarreraz irribarretsua den gaztea asteekin makurtzen doa; tristetzen eta, batez ere, zauriz betetzen. Jedna-ren istorioak ikusleak hunkitu eta biolentzia matxistaren gaia azalerazi zuen, hedatze biralaren bidez.

A-photo-a-day bedeinkatutako teknikarekin jaso zuen Jednak bere urtebeteko sufrikarioa. Bideoak izandako oihartzunak polizia kroziarra larritu zuen. Gaztearen bila jo zuten. Ordurako, susmorik bazen ordea. Publizitate kanpaina bat izan zitekeela.

Telegraf egunkari serbiarrak bideoko neska aurkitu zuen. Ez zuen Jedna izena, Mia Hujic baizik. Modeloa da. Publizitate trikimailua jakin zenerako youtube-ko iruzkinetan laguntza emateko prest agertua zen jende asko.

Martxoaren 28an, lehenbiziko bideoa argitara eman eta 10 egunera, erabiltzaile berak, beste bideo bat igo zuen, kanpainaren berri emanez. “Hiru emakumetik batek erasoak jasan ditu. Horietako asko ez dira egun bat gehiago ere biziko. Lagundu orain”. Fond B92 GKEk sinatzen du bideoa, eta Sigurna kuca webgunera bideratzen du ikuslea. Familia barruan gertatzen den biolentzia eragoztea dute helburu.

Jedna-ren gezurrezko istorioarekin biolentzia matxistaren benetako arazoa zabaltzea lortu zuen Fond B92 elkarteak. Kontzientziazio arrasto bat ere bai, agian. Publizitate kanpaina biral efiziente baten adibidea da. Horretarako, anonimotasunetik, pantailan agertzen den min fisikoaren bitartez, ikuslearen kontzientzia jipoitu zuten.

Viewing all 109 articles
Browse latest View live