Quantcast
Channel: Peru Zarate – ZUZEU
Viewing all 109 articles
Browse latest View live

Fikzioa euskarazko azpitituluekin Canal+ katean

$
0
0

Sean_Bean_Game_of_ThronesJaurlaritzak eta Canal+ telebista kateak lortutako akordioak euskarazko azpitituluak txertatuko ditu 100 film eta serie baino gehiagotan, abenduaren 1etik aurrera. Horretarako, 191.000 euro inbertituko ditu Jaurlaritzak 2014, 2015 eta 2016 urteetan, eta beste hainbeste diru jarriko du Canal+ berak.

Jatorrizko film eta serieetan azpititulatuko da euskaraz, gaztelaniazko sorkuntzetan salbu. Hego Euskal Herrian 74.000 bazkide ditu telebista pribatuak. Hitzarmenaren bidez “Espainian euskaraz hitz egiten dutenengana heltzea” daukatela helburu adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuak.

Azpititulatutako film eta serieetako batzuk: ‘Gravity’, ‘Blue Jasmine’, ‘Prisoners’, ‘August’, ‘The Blacklist’, ‘Interstellar’, ‘Silence’, ‘Exodus: gods and kings’, ‘Noé’, ‘Godzilla’.’House of cards’, ‘Girls’, ‘Looking’, ‘Mad men’, ‘Game of Thrones’, ‘Orange is the New Black’, ‘Masters of Sex’, ‘Ray Donovan’, ‘The Knick’, ‘Leftlovers’, ‘True detective’ eta ‘Silicon Valley’.

Albistea Europa Pressen.

Ikus-entzunezko hauetako batzuen azpitituluan sarean doan eskegitzen dituzte Azpitituluak komunitatean.

The post Fikzioa euskarazko azpitituluekin Canal+ katean appeared first on zuzeu.eus.


Espainiak damola!

$
0
0

Espainiak damola!

Noizbait pentsatu duzu, okerrak oker, herri ederra dela Espainia. Azken finean, Pernandoren egia da, batzuetan kontran tematu arren. Harro sentitzeko moduko ezaugarriak ditu. 500 milioik erabiltzen dute hizkuntza espainola, Biosferaren Erreserba eremetuan munduko bigarrena da, nazioartera esportatzen ditu goi-mailako produktuak eta, zer arraio!, kiroletan apartak dira.

Ez jarri aurpegi hori. Espainia ez da toxikoa, hango (ia) denak zikitzen zaituela dirudien arren. Baditu bere gauza onak. Eta bideo honek guztiak erakusten dizkizu, Espainia es un gran país.

Erronka bat:

aurkitu Euskal Herriari egindako erreferentziak


The post Espainiak damola! appeared first on zuzeu.eus.

Nicolas Maduro: “Euskaldunak hain zarete bihurriak, Simon Bolivar munduratu zenutela”

$
0
0

maduroFILVEN Venezuelako Nazioarteko Liburu Azokan egin berri du tupust Nicolas Maduro presidenteak Txalaparta argitaletxearen saltokiarekin. TeleSur telebistaren kamerek jaso zuten euskaldunekin elkartzeko unea -eta beste ordu laurdeneko paseoa-. LaPatilla.com webguneak jaso du bideoa, Maduroren hitz batzuetan arreta jarriz: “Stalin-ek nere antza du”.

Konparazio egozentriko horretaz gain, Txalaparta ezagutzeko momentua aprobetxatu zuen Madurok Euskal Herriari buruz apur bat informatzeko. “Zer da txalaparta?“, galdetu zuen, “El Sur en Revolución” liburua opari jaso eta gero. Ondoren,  Txalapartako liburuzainarekin elkarrizketa laburra izan zuen: “euskaldunak hain zarete bihurriak, [Simon] Bolivar munduratu zenutela”. Euskaldunari bostekoa eman eta aurrera segi zuen Maduro eta bere segizioak. Beste herri solidario baten bila.

The post Nicolas Maduro: “Euskaldunak hain zarete bihurriak, Simon Bolivar munduratu zenutela” appeared first on zuzeu.eus.

Urkulluk txistua hartu du, ‘Eusko Gudariak’ jotzeko (bideoa)

$
0
0

Urkulluk txistua hartu du, 'Eusko Gudariak' jotzeko (bideoa)Iñigo Urkullu lehendakariak lotsa uxatu eta musikan trebea dela erakutsi berri du. Pointe de Graven, Akitanian, “Eusko Gudariak” ereserkia jo zuen, apirilaren 17an, txistu eta danbolinarekin. Frantziako tropekin II. Mundu Gerran aritutako eusko gudarien omenaldian izan zen. Gernika Batalloia izan zuten gogoan, nazien aurka Pointe de Gravenen 1944an izandako parte hartzeagatik. Josu Erkoreka, Ana Oregi, Aitor Esteban eta Juan Mari Atutxa egon ziren, besteak beste, EAJko kideak denak.

 

 Pointe de Grave, Semilla de Libertad. Urkulluren blogean.

The post Urkulluk txistua hartu du, ‘Eusko Gudariak’ jotzeko (bideoa) appeared first on zuzeu.eus.

Albert Rivera euskaltzalea?

$
0
0

Albert Rivera euskaltzalea?

Bi neurri harrigarri hartuko ditu Ciudadanos alderdiak. Albert Rivera presidentegaiak agindu ditu. Espainiako boterera iristen bada euskarak historian inoiz izan ez duen zabalkundea luke, itxura batean. “Euskara, galiziera eta katalana espainiar hizkuntzak direlako”.

  • Estatu osoko eskola publikoetan euskara-galiziera-katalana ikasteko aukera izan behar da.
  • Moncloa jauregira heltzen bada hizkuntza koofizial denak ikasten hasiko da, “Felipe erregea bezala. Prest nago horretarako”, esan du.

Neurri hauez gain, Kataluniako eredu linguistikoaren aurka egin du, “katalanez bakarrik ikasteak ez duelako zentzurik, gero eta hizkuntza gehiago ikasi, hobe. Artur Mas-en seme-alabek lizeo frantsesean ikasten dute, badaezpada”. Senatuan hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera ematea, berriz, “diru eta denbora galtzea” da Riverarentzat.

24. minututik aurrera

Ciudadanos-en programatik haratago joan da Albert Rivera. Hau baitio alderdi laranjak hizkuntza aniztasunaren inguruan:

Espainia guztiko hezkuntza sistema nazionalean gaztelera eta ingelera ikastea eta bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia erkidegoetan hiru hizkuntza ikastea proposatzen dugu.

The post Albert Rivera euskaltzalea? appeared first on zuzeu.eus.

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

$
0
0
2279320

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoakTrollak izaki itsusi, indartsu eta fantastikoak izan dira. Interneten aroan, ordea, beste esanahi bat du Troll izateak. Ezagutzen dituzu? Hemen Troll kiratsarekin amaitzeko gako batzuk.

Zer da Troll bat?

  • Nahita erabiltzaileen erantzun haserretua sorrarazteko helburuz interneten argitaratutako artikulu edo iruzkin probokatzailea idazten duena.

Nola identifikatu Troll bat?

  • Anonimotasunean babesten du bere izena, eta normalean ezizen bera erabiltzen du.
  • Kontrako erreakzioak sortuko direla dakien webgune edo foroetan bakarrik idazten du.
  • Jatorrizko artikuluarekin bat egiten ez duten kontuak idazten ditu eztabaida bere eremura mugiarazteko.
  • Askotan Troll intelektualoidea izan daiteke. Bere pentsamendua zuzena dela uste du eta gainontzekoena erabat okerra. Besteen argudioak bere mundu ikuskera propioaren egia aldarrikatuz mespretxatzen ditu.
  • Askotan Trolla fanatiko-politikoa da. Alderdi politiko batek egindako guztia sutsuki defendatu eta gainontzekoena sistematikoki gutxiesten du. Edo: alderdi politiko guztiak kakaren hurrena dela dio, guztiak zaku berean sartuz.
  • Trollak foroko erabiltzaileen erreakzio haserretua lortzen duenean beste ezizen bat erabiliz iruzkin probokatzailearen alde jartzen da, hots, bere Troll-buruaren alde.
  • Ez du adostasunik bilatzeko asmorik, eztabaida pozoindu, gainontzeko erabiltzaileak zatitu eta protagonista bilakatzea baizik.
  • Trollak sendatzen saiatzea alferrikakoa da. Argudiorik gabe gelditzen direnean exajerazioan edo ihesaldian hasten dira.
  • Trollari iruzkin edo artikuluak ezabatzen zaizkionean adierazpen askatasunari edo zentsura ideologikoari egiten dio erreferentzia.
  • Trolla erakargarria ere izan daiteke umorea eta sormena egoki uztartzen badaki. Twitterren bizi dira onenak.

Zer lor dezake Troll batek?

  • Webguneko eztabaiden kalitatea jaistea, batez ere iruzkin interesgarriak irakurtzea eragotziz.
  • Webguneko erabiltzaileak uxatzea, aspertu, nazkatu eta haserretu egiten dituelako.
  • Erabiltzaile batzuk gozatu egiten dute liskar amaigabeak eta astakeria orgiak irakurrita.

Zer EZ da egin behar Troll baten aurrean?

  • Mezuei erantzun: artikuluaren gaia betiko desbideratzea lortzen da. Troll ehiztariak direla uste dute, baina haiek dira ehizatuak, Trollaren jokoan erortzen baitira.
  • Trollari erantzun dionari ez erantzuteko esanez publikoki erantzutea.
  • Sendatzen saiatu: Trolla berez da probokatzailea eta ez du amore emango.

Zer egin Trollari aurre egiteko?

  • Interneteko jakinduria herrikoiak dioenez Troll bati aurre egiteko bide onena Don’t feed the Troll da (Ez elikatu Trolla). Jakina da Trollak gehien gorroto duena axolarik eza dela. Probokazioetan ez erortzeko pazientzia handia behar da, batetik, eta, bestetik, probokaziotan erortzen diren amateur erabiltzaile gutxi izatea.
  • Web Administratzaileak Trollaren mezuak sistematikoki ezabatu ditzake.

Trollak osasunarentzako kaltegarriak izan daitezke. Artikulu hau osorik irakurri baduzu, aurrerantzean badakizu zer egin eta zer ez. Honezkero aise identifikatu duzu gure inguruan dabilen Trolla. Trollek kumeak dituzte. Laster gehiago izango ditugu ez baditugu neurriak hartzen. Ez ahaztu: Trollen helburu bakarra probokatzea da. Haien ideologia gutxienekoa da. Bazka behar dute bizirauteko. Orain ere burua aterako du. Ez egin kasurik. Internet osasuntsuago baten alde: Ez Elikatu Trolla.

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

Trollei buruzko informazio gehiago:

Wikipedia

Usuarios Troll algunas características

Troll, modo de uso

El Troll en Twitter: características y qué hacer con ellos

Gracias, Troll

* Artikulu hau 2013ko urtarrilean argitaratu zen. Duen gaurkotasunagatik ekarri dut berriz

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate

$
0
0
Imanol-Haranburu-2

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidateBerria egunkariak elkarrizketatu du Imanol Haranburu, eta dio gogoa zuela isiltasuna eteteko. Urriaren 9an Nafarroako hizkuntza eskolen buru izateko izendatu eta kendu zutenetik, zurrunbiloaren erdian ikusi du bere burua Haranburuk. ETAkoa izateagatik kartzelan egon izana erabili zuten horretarako arrazoi.

Hemen ere aritu izan gara gaiaz, Santi Leoné eta Hasier Etxeberriaren artikulu banatan.

Orain Haranburuk dio, jakin badakiela Mendoza kontseilariaren azpikoek ezagutzen zutela bere iragana eta orain ez lukeela onartuko kargurik eskubide guztiak urratzen dituen gobernu hain ahularentzat. Irakasle langintzara bildu da ostera ere, gertakizun hauek eta gero.

.

.

Joxerra Senarrek eginiko elkarrizketa osorik aurkituko duzu hemen.

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.

Urkullu, zurea gogo falta da?

$
0
0
urkullu

Urkullu, zurea gogo falta da?

Euskadi Irratian Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria elkarrizketatu du Maite Artola kazetariak. Ordu erdiko elkarrizketan, Katalunia-ko egoera izan dute hizpide neurri handi batean. Negoziazioaren ateak zabalik daudela azaldu du Urkulluk, “ez dago oraindik talkarik”. Beste une batean, kazetariak Zaldieroa-ren tira baten hariari heldu dio, eta erantzunaren transkipzioa egin dizugu -ahotsa entzuten ez lokartzeko-. Belztu ere egin ditugu hitz gakoak, hainbeste egin eta euskal autonomia erkidegoan gal ez zaitezen.

Edonola ere, irakurri ez baduzu nahi, laburbiltzeko: Zaldieroa Ezker Abertzalekoa da. Ez dago nahikoa babes independentziarako. Nire amets abertzalea da independentzia. Nire hauteskunde programa betetzen ari naiz [estatus berriaren ponentzia].

.Maite Artola: Zurea gogo falta da?

.Iñigo Urkullu: Ez, komikigilea egilearen kontuak izango dira. Ze, bueno, ideologi politikoa daukan komiki egileak; eta errespetatu egiten dut. Horrelakoetara ohituta nago, bai komunikabide horretan eta baita erantzukizun politikoa duten eragile batzuen aldetik ere, ez? Ez da borondate falta. Nik lehendakari gisa uste dut oso gogotan dudala euskal gizartea, autonomia erkidego honetako euskal gizartea, eta baita Euskal Herriko, Euskadi, Baskonia, nolahai deitu nahi izanez gero, Euskal Herriaren herritargoaren, hiritargoaren, borondate politikoa nola dagoen isladatuta alderdi politikoei babesa emanez. Nik uste dut oso kontziente naizela zein indar politikoaren banaketa dagoen, zer nortasunaren zentzua banatua dagoenarena, baita etorkizunera begira zer aldarrikapen egitekoaren zentzuarena ere, nola dagoen irudikatuta galdeketetan eta abarrekoetan. Nik uste dut oso kontziente naizela”.

.Maite Artola: Esan nahi duzu ez daukazula herri bat atzean independentziaren aldarrikapena gauzatzera eramaten zaituena, adibidez Masek Katalunian izan zezakeenaren antzera…?

.Iñigo Urkullu: Nire erantzukizuna momentu honetan da autonomia erkidegoan, eta ez Nafarroan ezta Iparraldean ere. Nire erantzukizuna da autonomia erkidegoan eta autonomia erkidego honetako lehendakaria izateko, nik hauteskunde egitasmo bat aurkeztu egin nuen eta hauteskunde egitasmo horri leial jokatzen ari naiz. Euskal hiritargoaren autonomi erkidego honetako euskal hiritargoari emandako hitza bete nahiean. Eta ez bakarrik hauteskunde egitasmo bat, baita gobernu egitasmo bat. Eta hori betetzen ari naiz. Eta nire ametsak abertzale bezala, edo nire helburuak abertzale bezala batekoak izango dira, baina horri muzin egin gabe beti planteatu egin dut eta beti defenditu egin dut hori egunerokotasunean oinarrituta izan behar da. Eta egunerokotasunean landu eginez ahalik eta borondaterik eta horren aldeko borondaterik eta gehiago eskuratu egin beharko dugula. Hori da nire ariketa.

.Tira umoretsu batzuk ere argitaratu dituzte hainbat txiolarik:

 

Urkullu, zurea gogo falta da? bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Euskal hirietako lau monumentu sinboliko

$
0
0
collag monu

Jainkoak eraikitzea omen da estatua erraldoiak egitea. Horrelako handikiak badaude gure hiriburuetan: Iruñeako Foruei eskainia (24 metro), Gasteizko Batailarena (17 metro) eta Bilbo nahiz Donostiako Jesusen bihotzak. Zein da herritarren buru eta bihotzetan iltzatu nahi izan zituzten sinbolo horien esanahia.

Foruei monumentua

Nafarroak bere foruenganako zuen atxikipena erakusteko asmoz eraiki zuten 1903an, Sarasate pasealekuan. Bost zenbakiak batzen ditu monumentuaren elementuak. Bost tonako pisua du, 5,55 metro neurtzen ditu Nafarroa sinbolizatzen duen emakume klasikoak  (19 metroko oinarri eta zutabearen gainean), bost alde ditu idazkunak jasotzen dituen oinarriak (euskaraz bi, horietako bat iberiar kaligrafiarekin), eta bost alegoriazko estatuak laguntzen dute Nafarroa andere gorena. Historia, justizia, bakea, autonomia, bakea eta lana sinbolizatzen dute, Iruñeako Udalak sortu katalogoaren arabera.

1863-1864ko Gamazada matxinada foruzalea eta 40 urtera eskaini zioten oroitzapena. Oinarriko euskarazko idazkunak, beste hiruren segidan, dio: “Gu gaurko euskaldunok gure atasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko”

24398177

 

 

Gasteizko gudua

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan altxa zuten Espainiaren independentziari eskainia (17 metro). 1917an inauguratu zuten, eraikuntza hilabetez luzatu eta gero. 1813an Independentzia gerra edo gerra inperial deiturikoetan espainiarrek frantziarrak garaitu zituztela gogoratzen du. Izan ere, Gasteizen entzun ziren Napoleonen gizonen azken kanoikadak, Donostiaruntz urrundu baino lehen. Gabriel Borras eskultoreak sortu zuen, ezkontzetako tarta baten itxura polemikoarekin. Monumentuak guduaren biolentzia eta bakearen garaipena irudikatzen du, inspirazio klasikoko irudiekin. Monumentuaren goienean olibondo adaxka duen emakumea dago,azpian dauzkala soldaduak (Wellington jenerala tartean) eta behean herritar xumeak.

CF0B7M01--647x350

 

Bilboko Jesusen bihotza

On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiaren ertza 40 metroko eskultura multzoari dagokio. Brontzezko Jesusek 10 metroko garaiera du, eta Pedro Muguruza elgoibartar arkitektoak eta Lorezo Coullaut sevillarrak pentsatu zuten. Askok uste dutenaren kontra, ez ze Francoren garaian sortu, lehenago baizik: 1927ko ekainaren 26an. Josulagunek sustatutako lana izan zen. Esan beharrik ez da erlijio katolikoaren gorazarrea dela Kale Nagusiko jesustzarra.

img_1062

 

Donostiako Jesusen bihotza

Jesus zaindari batek dauka Gipuzkoako hiriburua oinetan. Egileak Muguruza eta Coullant dira, Bilbokoaren egile berberak. Gran Via-koa eraikin artean txiki gelditu da, Donostiako ez bezala. Urgull menditik ikuspegi itzela du 195oetik Jesusen bihotzak. Jesusek 12 metro eta erdi neurtzen du. Gehitu horri azpian daukan oinarriaren 16 metroak. Garaia izanagatik, Bilbokoaren aldean txikia da donostiarra.

Luze jo zuten eraikuntza lanek, 1939an udal faxistak monumentua osatzeko sortutako Batzordearei Urgulleko lurrak eskaini zizkionetik. Pio XII aita sainduak berak bedeinkazioa eman zion irrati uhinen bidez. Eliza eta udal frankistaren harreman estuaren arteko emaitza izan zen Rio de Janeiroko Kristo Berreroslea gogoratzen duen monumentua.

sgdon

 

Euskal hirietako lau monumentu sinboliko bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

$
0
0
espainiako selekzioa etxera

Tristea da besteen miserien kontura poztu beharra… baina ze arraio, besterik ez dugu. Euskal futbol selekzioa ukatzen duen taldeak heldu bezain laster egin beharko du hanka Brasildik. Munduko txapelketatik at gelditu den lehenbiziko selekzioa izan da. Horren kontura barre pixka bat egiteko prest sarean bolo-bolo dabiltzan irudiekin?


Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak

popatik hartzera

IMG_2023IMG_2022IMG_2021Captura de pantalla 2014-06-18 a la(s) 23.31.42

Espainiaren zauriaren gainean piko egiteko txisteak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

$
0
0
2279320

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoakTrollak izaki itsusi, indartsu eta fantastikoak izan dira. Interneten aroan, ordea, beste esanahi bat du Troll izateak. Ezagutzen dituzu? Hemen Troll kiratsarekin amaitzeko gako batzuk.

Zer da Troll bat?

  • Nahita erabiltzaileen erantzun haserretua sorrarazteko helburuz interneten argitaratutako artikulu edo iruzkin probokatzailea idazten duena.

Nola identifikatu Troll bat?

  • Anonimotasunean babesten du bere izena, eta normalean ezizen bera erabiltzen du.
  • Kontrako erreakzioak sortuko direla dakien webgune edo foroetan bakarrik idazten du.
  • Jatorrizko artikuluarekin bat egiten ez duten kontuak idazten ditu eztabaida bere eremura mugiarazteko.
  • Askotan Troll intelektualoidea izan daiteke. Bere pentsamendua zuzena dela uste du eta gainontzekoena erabat okerra. Besteen argudioak bere mundu ikuskera propioaren egia aldarrikatuz mespretxatzen ditu.
  • Askotan Trolla fanatiko-politikoa da. Alderdi politiko batek egindako guztia sutsuki defendatu eta gainontzekoena sistematikoki gutxiesten du. Edo: alderdi politiko guztiak kakaren hurrena dela dio, guztiak zaku berean sartuz.
  • Trollak foroko erabiltzaileen erreakzio haserretua lortzen duenean beste ezizen bat erabiliz iruzkin probokatzailearen alde jartzen da, hots, bere Troll-buruaren alde.
  • Ez du adostasunik bilatzeko asmorik, eztabaida pozoindu, gainontzeko erabiltzaileak zatitu eta protagonista bilakatzea baizik.
  • Trollak sendatzen saiatzea alferrikakoa da. Argudiorik gabe gelditzen direnean exajerazioan edo ihesaldian hasten dira.
  • Trollari iruzkin edo artikuluak ezabatzen zaizkionean adierazpen askatasunari edo zentsura ideologikoari egiten dio erreferentzia.
  • Trolla erakargarria ere izan daiteke umorea eta sormena egoki uztartzen badaki. Twitterren bizi dira onenak.

Zer lor dezake Troll batek?

  • Webguneko eztabaiden kalitatea jaistea, batez ere iruzkin interesgarriak irakurtzea eragotziz.
  • Webguneko erabiltzaileak uxatzea, aspertu, nazkatu eta haserretu egiten dituelako.
  • Erabiltzaile batzuk gozatu egiten dute liskar amaigabeak eta astakeria orgiak irakurrita.

Zer EZ da egin behar Troll baten aurrean?

  • Mezuei erantzun: artikuluaren gaia betiko desbideratzea lortzen da. Troll ehiztariak direla uste dute, baina haiek dira ehizatuak, Trollaren jokoan erortzen baitira.
  • Trollari erantzun dionari ez erantzuteko esanez publikoki erantzutea.
  • Sendatzen saiatu: Trolla berez da probokatzailea eta ez du amore emango.

Zer egin Trollari aurre egiteko?

  • Interneteko jakinduria herrikoiak dioenez Troll bati aurre egiteko bide onena Don’t feed the Troll da (Ez elikatu Trolla). Jakina da Trollak gehien gorroto duena axolarik eza dela. Probokazioetan ez erortzeko pazientzia handia behar da, batetik, eta, bestetik, probokaziotan erortzen diren amateur erabiltzaile gutxi izatea.
  • Web Administratzaileak Trollaren mezuak sistematikoki ezabatu ditzake.

Trollak osasunarentzako kaltegarriak izan daitezke. Artikulu hau osorik irakurri baduzu, aurrerantzean badakizu zer egin eta zer ez. Honezkero aise identifikatu duzu gure inguruan dabilen Trolla. Trollek kumeak dituzte. Laster gehiago izango ditugu ez baditugu neurriak hartzen. Ez ahaztu: Trollen helburu bakarra probokatzea da. Haien ideologia gutxienekoa da. Bazka behar dute bizirauteko. Orain ere burua aterako du. Ez egin kasurik. Internet osasuntsuago baten alde: Ez Elikatu Trolla.

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

Trollei buruzko informazio gehiago:

Wikipedia

Usuarios Troll algunas características

Troll, modo de uso

El Troll en Twitter: características y qué hacer con ellos

Gracias, Troll

* Artikulu hau 2013ko urtarrilean argitaratu zen. Duen gaurkotasunagatik ekarri dut berriz

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskal futbol selekzioa: negargarria

$
0
0

Euskal futbol selekzioa: negargarriaEuskal futbol selekzioa: negargarria Gizonezkoen euskal futbol selekzioak bere historiako pasarte penagarrienetakoa bizi izan du 2016ko abenduaren 30ean, Bilboko San Mames estadioan. Partida irabazi arren (Euskal Selekzioa 3-1 Tunisia) arreta guztia harmaila hutsetan egon da: 15.000 ikusle inguru. Urte luzez aldarrikapen eta jai eguna izan den gabonetako partidua porrot handia bihurtu da. Twitterren bolo-bolo dabil gaia, […]

Euskal futbol selekzioa: negargarria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua

$
0
0

Super Txope, Sorturen youtuber faltsuaSuper Txope, Sorturen youtuber faltsua Euskarazko youtuberren basamortuan sekulako poza sortu zuen SuperTxope-ren jaiotzak. 100.000 ikustaldiren bueltan egon dira bere zazpi bideoak. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote hedabideetan –Gaztean, esaterako-, milaka euskal herritar maitemindu dituzte Nerea Arriola aktorearen imintzioek ezker abertzaletik ezker abertzaleaz egindako bideo motzekin -aurretik EH Bilduren spota egin zuen Arriolak-. SuperTxopek umore bikainez youtubeko eduki […]

Super Txope, Sorturen youtuber faltsua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Espainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako

$
0
0

Espainiarrak mindutaEspainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako “Euskalduna naiz eta zu?” ETB1en emitutako saioak espainiar hedabideak asaldatu ditu. Ez noski hainbat ataletan euskaldunen gaineko –hein handi batean espainiarren gaineko, beraz– estereotipoak zabaldu dituztelako, baizik eta Espainiari buruzko topikoez aritu zirelako saioetako batean: “fatxak”, “txoniak”, “progreak”, “paletoa”… nahiz eta programako atal gehienetan euskaldunekiko barrea […]

Espainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa

$
0
0

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa – Bazen behin zulodun bakeroak dendan erosten ez ziren garaia; berez higatzen ziren. Kalimotxoa asmatu zuten aro horretan, 1972an Algortako portuan hor nonbait. Mingostu zitzaien ardoari irteera eman nahian edo. Parrandazleetako bat “Calimero” omen, eta kalimotxo. (Kalimotxoaren mitoak eta egiak). Ordutik, ardoa eta Coca-Cola (ez Pepsi!), belaunaldi askoren edari […]

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Nicolas Maduro: “Euskaldunak hain zarete bihurriak, Simon Bolivar munduratu zenutela”

$
0
0

FILVEN Venezuelako Nazioarteko Liburu Azokan egin berri du tupust Nicolas Maduro presidenteak Txalaparta argitaletxearen saltokiarekin. TeleSur telebistaren kamerek jaso zuten euskaldunekin elkartzeko unea –eta beste ordu laurdeneko paseoa-. LaPatilla.com webguneak jaso du bideoa, Maduroren hitz batzuetan arreta jarriz: “Stalin-ek nere antza du”. Konparazio egozentriko horretaz gain, Txalaparta ezagutzeko momentua aprobetxatu zuen Madurok Euskal Herriari buruz […]

Nicolas Maduro: “Euskaldunak hain zarete bihurriak, Simon Bolivar munduratu zenutela” bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urkulluk txistua hartu du, ‘Eusko Gudariak’ jotzeko (bideoa)

$
0
0

Iñigo Urkullu lehendakariak lotsa uxatu eta musikan trebea dela erakutsi berri du. Pointe de Graven, Akitanian, “Eusko Gudariak” ereserkia jo zuen, apirilaren 17an, txistu eta danbolinarekin. Frantziako tropekin II. Mundu Gerran aritutako eusko gudarien omenaldian izan zen. Gernika Batalloia izan zuten gogoan, nazien aurka Pointe de Gravenen 1944an izandako parte hartzeagatik. Josu Erkoreka, Ana Oregi, […]

Urkulluk txistua hartu du, ‘Eusko Gudariak’ jotzeko (bideoa) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Albert Rivera euskaltzalea?

$
0
0

Bi neurri harrigarri hartuko ditu Ciudadanos alderdiak. Albert Rivera presidentegaiak agindu ditu. Espainiako boterera iristen bada euskarak historian inoiz izan ez duen zabalkundea luke, itxura batean. “Euskara, galiziera eta katalana espainiar hizkuntzak direlako”. Estatu osoko eskola publikoetan euskara-galiziera-katalana ikasteko aukera izan behar da. Moncloa jauregira heltzen bada hizkuntza koofizial denak ikasten hasiko da, “Felipe erregea bezala. […]

Albert Rivera euskaltzalea? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak

$
0
0

Trollak izaki itsusi, indartsu eta fantastikoak izan dira. Interneten aroan, ordea, beste esanahi bat du Troll izateak. Ezagutzen dituzu? Hemen Troll kiratsarekin amaitzeko gako batzuk. … Zer da Troll bat? Nahita erabiltzaileen erantzun haserretua sorrarazteko helburuz interneten argitaratutako artikulu edo iruzkin probokatzailea idazten duena. Nola identifikatu Troll bat? Anonimotasunean babesten du bere izena, eta normalean […]

Trollak identifikatzeko eta ezabatzeko aintzat hartu beharrekoak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate

$
0
0

Berria egunkariak elkarrizketatu du Imanol Haranburu, eta dio gogoa zuela isiltasuna eteteko. Urriaren 9an Nafarroako hizkuntza eskolen buru izateko izendatu eta kendu zutenetik, zurrunbiloaren erdian ikusi du bere burua Haranburuk. ETAkoa izateagatik kartzelan egon izana erabili zuten horretarako arrazoi. Hemen ere aritu izan gara gaiaz, Santi Leoné eta Hasier Etxeberriaren artikulu banatan. Orain Haranburuk dio, […]

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 109 articles
Browse latest View live