Quantcast
Channel: Peru Zarate – ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 109

Mugitzen den argazkia bideoa da?

$
0
0


Beach
Zuri eta beltzaren arteko grisetan kokatzen da asmakizun hau. Ez da argazkia, ezta bideoa ere. Cinemagraph da teknikaren izena, eta Instagram gainditu dezake.

iOS sistema eragileetan Flixel aplikazio doakoa da Cinemagraph hoberena. Irudiak oso erraz sortzen dira (telefonoa geldirik izatea ezinbesteko) eta Flixel sare sozialean elkarbanatzen dira. Android-en Fotodanz da sagarraren aplikazioaren antza gehien duena.

Behin eta berriz errepikatzen den mugimendu partziala duen irudi estatikoa sortzen dute. Adibideekin ulertuko duzu ondo. Emaitza GIF animatu bat da, pisu gutxikoa eta benetan efektu harrigarria sortzen duena. Argazkia baino hobea eta bideoa baino arinagoa (Flixelen Tumblr).

meet-me-at-the-barcinemagraphs-jamie-beck-kevin-burg-2

1always-time-for-the-paper

Flixelen sortzaileek bizkortasuna aurkitu nahi zutelako aukeratu zuten Cinemagraph teknika sakeleratzea. “Aplikazioa edonork erabiltzeko modukoa da, sinplea eta erabilerraza. Arte modu berri honetan murgildu nahi duenari edizio aukera zabala eskaintzen diogu. Lehen ordu asko eskatzen zituen teknika orain minutu gutxian egiteko ahalmena dugu”.

Flixel konpainiak berak ateratako bi bideo hauekin ohartuko zara teknikaren indarraz. Harri eta zur utziko zaitu.


 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 109

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik